HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea LH: buletina (2022.01.24)

LHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko bileran ondorengo gaiak landu dira:

COVID-A:

  • Egoera aurreko bileratik nabarmen aldatu da: lehen susmo txikienean ume asko etxeratzen ziran, orain bakarrik sintomak edo positiboa dena.
  •  Zenbakiak Ikastolan: 5-6 irakasle inguru eta 40-50 ikasle inguru daude etxeratuta ia eguneko. Etxekoak bueltatzen dira, baina berriak joaten dira etxera, bai ikasleetan bai irakasleetan ere.
  • Irakasleen osasun egoerak kezka sortzen du, hainbeste denboraz lehen lerroan egiten ari diren lanarengatik. (estresa)
  • Haur batzuk bere gurasoei eskatzen diete jolasgaraiko kutxak berriro ere bueltatzea.
    – Ikastolari honi buruz galdetuko da.
  • LH3-ko ikasleak irteerarik gabe geratu dira, Covidak ez duelako baimentzen etxetik kanpora lo egitea; egoera aldatuko balitz eta beste mailatako ikasleek horrelako irteera egin izango balute, LH3ko ikasleekin ere egingo litzateke irteera.
  • Santa Agedako ekintza ohikoa ez da egingo, hau da baserrietara koplak abestera joan eta ondoren herrira. Aurten ikastolan bertan bakarrik egingo da.
  • LH4ko piraguismoa bertan behera geratu da, COVIDak du errua?

URDABURUKO MENDI IRTEERAK:

  • Aurreko bilera batean kuoten prezioaren kexa jaso zen: berdin ordaintzen da autobusa irteerak urruti edo gertu izan.
    – Ikastolan galdetu ondoren adierazi da mendi irteerak defizitarioak direla eta horregatik kobratzen direla zenbateko berdinak.
    – Eskola Kirola guztia defizitarioa dela uste da eta horregatik mendi irteerak ez penalizatzea eskatzen da.
    – Ikastolatik mendi irteeren eta Eskola Kirolaren zenbakiak lortzen saituko gara analisi zuzenago bat izateko.
  • Eskola Kiroleko jardunaldi batean Oiartzunen Urbake mendiaren inguruan ibili ziren.
    – Ez da ulertzen nola Eskola Kirolean egiten diran mendi irteerak eta Urdaburukoak ez diren egiten.
    – Ikastolak ematen duen azalpena da Eskola Kirolean burbuilak errespetatzen direla eta Urdaburuko mendi irteeretan ez direla betetzen autobusa erabiltzen delako.
    – Urdaburuko irteerak aurrera eramateko proposatzen da mendi irteerak herritik ateratzea edo bestela gertuko ibilbideak proposatzea eta horietara gurasoek eramatea seme-alabak.
    – Nolanahi ere, espero da neurriak aldatzea eta horiekin mendi irteerak berreskuratu ahal izatea.

UDALAREN “ONGI ETORRI ESKOLARA”

  • Ikastolak parte hartuko du programan; Udalak martxan jartzen duenean Ikastolak bat egingo du ekimenarekin.

AURREKO BILERAN ATERATAKO GAIAK ETA HORIEN JARRAIPENA

  • Baso eskola LHko kurtso guztietara zabaltzea komenigarria ikusten da:
    – Baso eskolako segurtasuna nola kudeatzen den zalantza/ ezjakintasuna dago, adibidez zuhaitzen erorketan pentsatuz.
    – Akainek kezka sortzen dute, bai nola begiratu eta bai nola kendu. Informazio gehiago zabaltzea beharrezkoa ikusten da.
  • ABN – Innovamat:
    – ABN motz geratzen den arloetan, osatu egiten da ikasleek behar duten ezagutza lortzeko.
    o Gurasoek zehaztasun gehiago eskatzen dute puntu honetan.
  • Chromebook-a LH6n: liburutik ordenagailura transizioan, motxilek zama handia hartzen dute, liburuak eta ordenagailuak, biak daudelako oraindik.
  • Ordenagailua hezkuntza sisteman: kezka dago hezkuntza ordenagailuan oinarritzeak ikasleen pentsatzeko moduan onurak dituen edo ez, liburuetan oinarritutako “hezkuntza klasikoarekin” alderatuta.
  • Urriaren 12ko jaia:
    – Egindako planteamentuak familia ugariri “arazoak” sortu dizkio.
    – Guraso batzuk eskatzen dute datorren urterako egin beharreko egutegian kontuan hartzea familietan sor daitezken arazoak “egutegi ofizialarekin” egon daitezkeen desberdintasunekin.
  • Añabitarte inguruko bizilagunek kexak dituzte ikasleak jasotzerakoan sortzen diren auto-pilaketengatik.
  • Autobus parada kopuruaren errebisioa.