HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 3. buletina (2021.11.15)

HHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko hirugarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

Aurreko bileraren aktaren onarpena.

Arazorik gabe onartu da.

Batzorde ezberdinetako informazioa: 

     – Jarraipen batzordea: 

  • Zaintzan geratzen diren haurrak, han bertan gosaldu ahal izatea onartu da. Hurrengo jarraipen batzordean (asteazkena 17an) zehaztuko dira ordutegiak eta baldintzak.
  • HH5eko guraso baten proposamenaren harira, “Una carta, una sonrisa” ekimenean parte hartu dute HH5eko haurrek marrazki batzuk eginez. Aste honetan bidaliko dituzte La Palmara.
  • Guraso batek galdetu du ea zergatik joaten diren hainbeste ikasleak parkera. Ikastolak dio, orain dagoen Covid egoera ikusita, are eta gehiago aterako direla.
  • Linoko jolas-garaian mugaren bat jartzeko, hesien eskaera egina dago.
  • Gau Beltzaren harira, aste horretan, ikastolan beldurrak landu zituzten.
  • Asteazkeneko jarraipen batzordeko gai zerrenda honakoa izango da:

Zaintza, La Palma, Linoko hesiak, Parkeak, Abenduko jai ospakizunak, Mari Domingi, Gurasoen parte hartzea.

     – Hezkuntza batzordea:

  • Hezkuntza batzordetik gurasoen partaidetza hobetzeko ideiak jaso nahi dituzte. Orain arteko ekintzez gain, zer ekarpen eta nola egin galdetu nahi dute. Helburua inplikazioa bultzatzea eta inplikatuta dauden hoiek hobeto sentitzea da.
  • Urriak 12ko festa. Covid-19ak sortutako egoeragatik, Ikastolak irailean erabaki zuen ekintza bertan behera uztea. Barkamena eskatu du ez zuelako uste gurasoen artean zabaldu zenik.
  • Argazkiak. Zuzendaritzak harriduraz hartu du adierazi zaionean gela batzuetako guraso erdiak baino gehiagok baiemen-eskaeraren xehetasun ia denak txuriz entregatu dituela, hau da, ez dula baimenik eman ezertarako. Hau ikusita, pentsatu nahi dugu gurasoek ez dutela ondo ulertu baimenen-orrialdea eta agian adibide sinpleago bat izanda, emaitzak ezberdinak izango lirateke. Beste ikastetxeko baimenen adibide bat ikusi dugu, eta hezkuntza batzordean aztertuko da proposamen berria. Guk ez dugu ulertzen zergatik familiek ez duten baimenik ematen. Gurasoekin berriro gai hau aztertzea ere proposatu da, pentsatuz agian, gurasoek ez dutela sinatutako baimenen-orria ez dutelako behar bezala ulertu. Ikusita erantzuna, ikastolaren intentzioa izan daiteke txosten pedagogiko bat egitea (aldizkari moduan) eta bertan umeen argazkiak txertatzea. Zaila da gaia.
  • Ikastolatik geletako ordezkarien kontaktua elkarbanatuko da. Elkarbanatuko den informazioa hau da:

– Ordezkariaren izen abizena eta bere sema/alabaren izena.

– Guraso batzordeko korreoa: gurasobatzordeahh@oreretaikastola.eus

    – Artekaritza:

  • Eskola Kirola eta Urdaburuko irteerekin hasi dira, nahiz-eta aste honetan Covid arrazoiengatik bertan behera gelditu diren.
  • DBHko ordutegia 22-23. Ezin dute ordutegi jarraituaren jarraitu. Iritzia eskatu aurretik, ikuskariarekin elkartuko dira ea zer egin daiteken jakiteko
  • Langileak bilatzeko bi prozesu daude martxan: sukaldari-burua (dagoeneko hasi omen da) eta Covid arduradunarena.
  • Baserriko lan taldea. IKT eta mantenuko langileekin, interneta eramatea lortu da. Honek ekarriko duen onura da kudeaketa sistema berriarekin erreserbak online egiteko aukera izango dela. Pellet-berogailua ere erosi dute.
  • Goiener eta Nafarkoopekin lagunkidetzan, plaka foltovoltaikoak jarri dituzte DBHko eraikinean eta sensibilizazioa ere landuko dute.
  • Kilometroak. Ikastolen Elkarteak erabaki du arropen salmenta Gipuzkoako ikastola guztien artean egingo dela. Hori dela-eta,  Orereta ikastolako jantzien ardura hartuko duen lan taldea osatu da. Bestalde gure Kilometroak antolatzeko, Ikastola hasi da antolatzaile bileretara joaten. Kronograma bat egingo da jakiteko zein pauso eman behar diren.

Galde-eskeak 

  • Gau beltzaren balorazioa oso positiboa izan da. Bideoa ere oso polita.
  • Baso-eskola. LHko gurasoen artean, batez ere, kexak daude hotza eta euria egiten duen egunetan haurrak Baso-eskolara joateko. Gelan geratzeko proposamenarekin. HH gurasoen artean ez da horrelakorik entzun. Orokorrean ondo eta egun osoko balorazioa ere ona da.
  • Guraso ordezkari berriei akats batengatik ez zaie bilerako gonbidapena bidali.

    (Dagoeneko bidali da emaila)

  • HH2ko guraso batzuk haurrei ematen zaien janariaren kezka azaldu dute. Ez zaie komunikatu ez ekaina eta ez irailan, publikoa den menuan aldaketak egingo zirenik, hau da, zopa, pasta eta arroza izan ezik, beste guztia puren emango zitzaienik. Hau dela-eta, haur batzuk hilabete egon dira jan gabe eta gurasoek jakin gabe zergatik. Guraso horiek uste zuten, elkarbanatu zitzaien menua zela ematen zitzaiena. Haur guztien erritmoa errespetatu nahian, eta haur asko ohituta daudenez solidoan jatea, atzera pauso bat ematea iruitzen zaie. Osakidetzak, bere gomendioen artean, 6 hilabetetatik aurrera solido/zatitan ematea gomendatzen baitu. Zeinei egiten dio mesede purean ematea? Zergatik ez da aldaketa hau gurasoei komunikatu? Ikastolaren barruan, nori dagokio erabaki hau hartzea? Orain hasi dira lekale batzuk osoan ematen, baino jarraituko duten prozesu hau komunikatzea ere eskatzen dute.
  • Errigora. Aurkezpen bat egin zuten herrian eta bertan saski bat hemen erosteak Nafarroako egoeran nola eragiten duen azaldu zuten. Beraien errealitatearen azalpena ere eman zuten. Oso interesgarri izan zen. Zubiak eraikiz egitasmoak duen garrantziaz ere hitz egin zen.
  • Gabonak. Aurtengo Gabonak nola planteatzen dituzten jakiteko zalantza asko daude. Txistorrada, Olentzero eta Mari Domingi, gurasoen parte hartzea… jarraipen batzordean aterako dute gaia.