HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 1. buletina (2022.09.19)

HHko Guraso Batzordearen 2022-23 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.

Lantalde berria

HHko Guraso Batzordeko dinamizazio-kideak ondorengoak dira: Unai Narbarte, Asier Oiartzabal, Ane Igarzabal eta Ane Briñas.

Ikastolako zerbitzu saila: lantaldearen eta funtzioen aurkezpena

Zerbitzu arduraduna, janaria garraitzen ibiltzen den pertsona, sukaldariak eta begiraleak (zaintzakoak zein jangelakoak) etorri dira bilerara. Hainbat zalantza argitzeaz gain, ondorengoez ere hitz egin da:

  • Linoko jangela berritua: jangelako obrak ikusi eta ikasleek bertan izango dituzten ardura berriak aurkeztu dira: ogia eta ura banatuko dute, eta mahaia jasotzen lagunduko dute.
  • Bazkaltzeko txandak: 2. txandan bazkaltzen duten haurrei, bazkaldu aurretik, fruta zati bat eskainiko zaie. Aurrerago, HH4 eta HH5eko haurren taldeak nahastea aurreikusten da.
  • Eguerdiko eskolaz kanpokoak: aurten martxan jarriko dira berriro, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren.
  • Lasai-txokoa: Hala nahi duten HH3ko ikasleek bazkalostean lasai egoteko txokoa izango dute.

Ikastolako organoetako deskargua

ARTEZKARITZA

Ikastolako familia batzuen eskaerari jarraiki, 2021-22 ikasturtean Aste Santuko udalekuak egin ziren lehen aldiz. 2022-23 ikasturtean Eguberrietan eta Aste Santuan eskainiko dira udalekuak. Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldea arduratuko da ekintza horiez.

Eskolaz kanpoko ekintzen arduradunarekin bilera bat egingo da eskaintza aurkezteko eta eskaera berriak, egongo balira, aztertzeko.

HEZKUNTZA BATZORDEA

Ikasturte hasieran, 0 unitatearekin jarraitu egingo da.

Baso eskolako saioak urrian hasiko dira. Aurten irakasle eta laguntzaileek ez dute musukorik beharko. HH4 eta HH5eko ikasleek egun osoko lau saio egingo dituzte urtean. Irailaren 20an (euskaraz) eta 21ean (gaztelaniaz) baso eskola ezagutzeko familia berrientzako aurkezpen bisitak egingo dira.

Galde-eskeak

  • HH5eko bi gelak eta HH4ko batek ez zuten jakin zein izango zen tutorea edo kotutorea ikasturtea hasi baino hiru egun lehenagora arte. Familiek lehenago jakinaraztea eskatzen dute.
  • Zaintza-txokoaren prezioa erabilera denboraren araberakoa izatea planteatu da berriz.