HIZKUNTZAK

COVID-19: antolaketa eta funtzionamenduaren nondik norakoak

COVID-19aren eraginez, hala dagokien erakundeen jarraibideak aintzat hartuz, plangintzak moldatu eta erabakiak hartu ditugu Orereta Ikastolan.

Uztailean aurreratu bezala, hiru ziren ikasturteari ekiteko agertoki posibleak: ohiko jarduna, jardun mistoa eta urrutiko ikas-irakaskuntza. Lehen agertokian ekingo diogu ikasturteari: ikasle guztiak Ikastolara etorriko dira COVID-19aren zabaltzea ekiditeko neurri, irizpide eta protokoloak errespetatuz.

2020-21 ikasturtea antolatu ahal izateko plangintza egitean honako helburuak eta ildoak izan ditugu kontuan:

  • Ikastolako ikasle, langile eta familia guztien osasuna babestea
  • Osasun, Lan eta Hezkuntza Sailek ezarritako araudia eta dekretuak betetzea
  • Ikastola gisa dugun eginkizunari erantzutea, ikasleen hezkuntza-premiei eta garapen pertsonalari modu osoan erantzunez, eta bitartekoak horretara egokituz
  • Ikastolako familien kontziliazioa eta antolaketa erraztea
  • Ager daitekeen edozein egoera posibletarako prestatzea langileak zein ikasleak

COVID-19ak baldintzatuko duen 2020-21 ikasturteari buruz eskura dugun informazio guztia webguneko COVID-19 atalean dago. Egoera aldakorra izan daitekeenez, hor joango gara guztia biltzen eta eguneratzen. Zalantzarik edo galderarik izanez gero, jo Ikastolako idazkaritzara (943 52 03 97 / idazkaritza@oreretaikastola.eus).

COVID19 jarraibideak neurriak protokoloa