Zerbitzu osagarriak 2024-25: eskaintza, kontratazio baldintzak eta prezioak
2024-25 ikasturteko zerbitzu osagarrien eskaintza, kontratazio-baldintzak eta prezioak dituzu jarraian. Irakurri informazioa arretaz, mesedez, datorren ikasturterako eskaera berriak edo aldaketak eskatu aurretik.
Kontratazio-baldintzetan aldaketak egongo dira datorren ikasturtean. Lagungarria izango delakoan, berritasunak azpimarratuta topatuko dituzu zerbitzu osagarriei buruzko kontratazio-baldintzak eta prezioak biltzen diren beheko ataletan.
Goian aipatutakoaz gain, kontuan izan:
- Ñabardurak ñabardura, 2024-25 ikasturteko, datorren ikasturteko, zerbitzu osagarrien kontratazioak (garraioa, jangela eta zaintza-txokoa) automatikoki berrituko dira aurtengo ikasturteko gaur egungo kontratazioak oinarri hartuta
- Maiatzaren 12a da zerbitzu osagarrien kontratazioak egin edo aldaketak eskatzeko azken eguna.
- HH2tik DBH4ra arteko ikasleek erabil ditzakete zerbitzu osagarriak.
- Zerbitzu osagarriak irailetik ekainera, ikasturtearen lehen egunetik azkenekora, eskaintzen dira.
- Udako oporren aurretik, Ikastolatik jakinarazpena jasoko duzue zerbitzu osagarrien behin-behineko laburpenarekin.
- Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko dira.
Zerbitzu osagarriak 2024-25: xehetasunak
-
Garraioa
Norentzako
LHko eta DBHko ikasleak
Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
DBH: 08:00-14:00 (*)(*) 2024-25 ikasturteko ordutegia hori izatea aurreikusten da. Ikastolaren eskumenetik harago, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak agindutako aldaketak etor daitezke.
Prezioa
- Egunean 1-2 bidaia: 57 €/hil.
- Egunean 3-4 bidaia: 76 €/hil.
(10 hilabetez: iraila-ekaina)
Kontratazio-baldintzak
- Asteko egunen batean hiru bidaia edo gehiago egingo baditu ikasleak, “egunean 3-4 bidaia” aukera hautatu behar da, eserlekua erreserbatu egin behar baita.
- Ohiko geltokiez gain, ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko aukera badago.
- KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko epea kontratazioa egiten ari garen ikasturtea (kasu honetan, 2024-25 ikasturtea) hasi arterakoa da. Behin ikasturtea hasita ez da aldaketarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
- Ikasturtean zeharreko egun bakanetarako autobus-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (3 €/bidaia). Oso noizbehinkako ustekabeko egoeretan eskaintzen da zerbitzua.
- KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
- KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.
Oharrak
- Nahitaezkoa da ikasleek ikasturte hasieran egokitu zaizkien autobus eta geltoki berak erabiltzea beti. Aldaketa GUZTIAK zerbitzu arduradunarekin kudeatuko dira.
- Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
- Ikus hemen Ikastolako garraio-zerbitzuaren araudia.
Informazio gehiagorako…
- Inika (zerbitzu arduraduna)
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
-
Jangela
Norentzako
Ikastolako ikasle guztiak
Eskola-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
DBH: 08:00-14:00 (*)(*) 2024-25 ikasturteko ordutegia hori izatea aurreikusten da. Ikastolaren eskumenetik harago, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak agindutako aldaketak etor daitezke.
Prezioa
- Erabilera jarraia: 6,80 €/otordua
(10 hilabetez: iraila-ekaina) - Egun soltea: 8,50 €/otordua
Kontratazio-baldintzak
- KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarrairako kontratazio-epeak bi dira:
- Irailetik ekainera (Ikasturteko lehen egunetik azkenekora. Ez dago aukerarik jangela goiz eta arratsaldeko jarduneko egunetarako bakarrik kontratatzeko)
- Urritik maiatzera (eskolaz kanpoko ekintzak martxan diren artean)
- Horiek ez beste egoera guztiak Inikaz egun solteak kontratatuz edo egunez eguneko bajak adieraziz (%50eko deskontuarekin) kudeatu behar dira.
- Egun solteen kontratazio nahiz egunez eguneko bajak Inikaz kudeatu behar dira, beranduenez, egunean bertako goizeko 10:00etan.
- KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
- KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.
- KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ekainean EZ da baja-eskaerarik onartuko.
- Erabiltzen den egunen arabera egiten da kobrantza, hurrengo hilaren lehen egunean. Egun jakin eta bakanetarako bajak onartzen dira, aurrez abisatuta.
- Ikastolaz kanpoko arrazoiengatik (gaixoaldiak, mediku-hitzorduak…) haurra jangelara ez dela joango abisatuz gero, %50eko deskontua aplikatzen da. Beranduenez, egunean bertan goizeko 10:00etan eman behar da horren berri Inikaz. Ikastolari lotutako arrazoiengatik (irtenaldiak…) jangela erabiltzen ez bada, %100eko deskontua aplikatzen da. Ikastolak antolatutako ekintzengatik (irtenaldiak…) ez bada haurra jangelara joango, ez da abisatu beharrik: Ikastolako arduradunak arduratzen dira egun horretako jangela ez kobratzeaz.
Oharrak
- Dieta bereziak behar izanez gero, kontratazioa orain egin eta medikuaren agiria Inikaz bidali behar da, beranduenez, datorren ikasturtearen hasierarako.
- Ikus hemen Ikastolako jangela-zerbitzuaren gaineko araudia.
Informazio gehiagorako…
- Inika (zerbitzu arduraduna)
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
- Erabilera jarraia: 6,80 €/otordua
-
Zaintza-txokoa
Norentzako
HHko eta LHko ikasleak
Zaintza-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 07:30-09:00
HH4 eta HH5 – Lino: 07:30-09:00
LH – Añabitarte: 07:30-09:00
LH – Lino: 07:30-08:30 (oharra: zaintzan Linon geratzen diren ikasleek autobusa kontratatu behar dute Añabitartera igotzeko)Eskola-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
- Erabilera jarraia: 28 €/hil.
(HH2: 9 hilabetez, urria-ekaina)
(Gainontzeko ikasleak: 10 hilabetez, iraila-ekaina) - Egun soltea: 5 €/eguna
Kontratazio-baldintzak
- KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
Oharrak
- Bi urteko haurrei egokitzapenaren ondoren eskaintzen zaie Txokoa. Horregatik ordaintzen dute bederatzi hilabetetan.
- Ikus hemen Ikastolako zaintza-txokoa zerbitzuaren araudia.
Informazio gehiagorako…
- Inika (zerbitzu arduraduna)
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
- Erabilera jarraia: 28 €/hil.