HIZKUNTZAK

Ikasle ohien bazkaria

Añabitarte

2023/09/23 12:00 am

2023/09/23 7:00 pm

2017ko esperientzia eta oroitzapen atseginak gogoan, Ikastolaren 60. urteurrena eta Kilometroak urtea ere aitzakia hartuta, Orereta Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2023ko irailaren 23an Añabitarten. Tiketak salgai dira jada eta eguna ere ari da itxura hartzen, egitaraua erabat itxi gabe badago ere oraindik. Erosi tiketak | Ikusi menua | Ikusi behin-behineko egitaraua.

Lagun zaharrak berriz ikusi, Ikastola garaiko istorioak gogoratu, Añabitarteko txokoetan barrena ibili (eta galdu), ederki bazkaldu, dantza egin eta kantatu… Apuntatu hitzordua agendan, anima zaitez!

bazkari erriola ikasle ohi kilometroak