HIZKUNTZAK
  • Ikasle ohien bazkaria 2023

    Irailak 23 | Añabitarte

Tiketak (30€)


EROSTEKO MODUA

  • Kilometroak 23 – Erriola dendan (Herriko enparantza, 11)
  • BIZUM bidez (Bidali edo eskatu dirua > Eman > Orereta Ikastola). Oharra: dirua bidaltzen duzunean, zure NAN zenbakia ikusiko dugu.
  • Transferentzia bidez (Laboral Kutxa: 3035 0011 21 0110144146). Kontzeptuan IZEN-ABIZENAK jartzea beharrezkoa da. Egunean bertan ordainagiria eskatuko da.

EROSTEKO EPEA: Irailak 18

Menua


  • Entsaladilla errusiarra
  • Iberikoak
  • Hegaluzea parrillan
  • Saiheskia parrillan
  • Ezeizako pasteltxoak

Alergiarik izanez gero, menu berezia behar izanez gero edo menu begetarianoa nahi izanez gero, idatzi mezua erriolagunea@oreretaikastola.eus helbide elektronikora irailaren 15a baino lehen. Adierazi zure izen-abizenak eta zein menu mota behar duzun.

Autobus-zerbitzua


  • Tulle > Añabitarte: 11:00etatik 14:00etara, ordu-erdiro.
  • Añabitarte > Tulle: 19:00etatik 21:00etara, ordu-erdiro.

Egitaraua (zehazteke)


  • 12:00etan, aperitiboa Baserrian
  • 13:30ean, hasiera ekitaldia
  • 14:30ean, bazkaria (Euskal Parrillaren eskutik)
  • 17:00etan, dantzaldia DJ Iker Rodriguezekin

Boluntario lanetan aritu nahi duzu?


Ikasle ohientzako egun hau boluntario talde batek antolatzen dugu. Denek gozatzeko tartea izan dezagun, edozein gisatako laguntza ongi etorria izango zaigu. Beraz, eguna ongi atera dadin laguntzeko prest baldin bazaude, idatzi mezua erriolagunea@oreretaikastola.eus helbide elektronikora. Denon artean hobeto eta errazago egingo dugu!