Bi urtez zain egon ostean, Orereta Ikastolako familiak berriro ere elkartu dira Añabitarteko paraje ederrean.
Lehenengo autobusarekin batera ilusioa eta festa giroa izan ditugu lagun Ikastolako Baserriaren inguruan. Egitarauak agintzen zuen eran, 11:30ean Itziar Navarroren hitzaldiarekin hasi da festa. Atzetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen dantzez gozatzeko aukera izan dugu. Ondoren, familia-tailerrak, jolasak, erakusketak, etab.ez gozatu dugu haur zein helduok. Ezin dugu eguna bukatu apar-festa eta urezko zezena aipatu gabe, haurren gozamenaren iturri. Musika eder eta dantzagarriarekin egun borobila izan da. Primerako eguna pasa dugu festa giro onean. Gora Orereta Ikastola!