HIZKUNTZAK

Jarraipen Batzordea: 1. buletina (2021.09.16)

Jarraipen Batzordearen 2021-2022 ikasturteko lehenengo bileran ondorengo gaiak landu dira:

IKASTURTE HASIERA

  • Ebaluazio banaketa:

– Guraso bilera orokorretan aurkeztuko den proposamena ontzat eman da

– 0 Ebaluazioaren garrantzia  azpimarratu da

– Lehen ebaluazioa eta ikasleen hasiera edota bilakaerari garrantzia eman nahi izan zaio, jarduera ebaluagarrietatik notak jasotzera dagoen tartea luzatu, lehen bakarkako guraso bileretarako informazioa ongi jasotzeko helburua

  • Aukerako gaiak: kopuruak

– Ikasleek egin ohi duten aukeraketa da, eta datu kopuru “maltzurrak” atera dira, taldekatze batzuk handiak, eta beste zenbait oso eskas, taldea ateratzeko zailtasunak.

  • Taldekatzeak

– Taldekatzeak eta irizpideak aztertu dira

– 2.mailan eginiko taldekatze berriak, ikasle mugimenduak, hasiera bada ere, positiboki baloratu dira aho batez

 COVID 19

  • Hezkuntza saila, baliabideak eta etapako gehikuntzak

– Baliabide horiek ikasle zaurgarrienengan, orientazio mintegian eta zenbait taldekatze arintzeko erabili direla aurkeztu da

  • Protokoloa DBHn

– Sistematizatutako protokoloa, etxealdiak… erraztasuna dinamika ezagutzen dugulako (ikasle, guraso eta irakasleok)

– Neurri malgutzeak (sarrera-irteerak, jolasgaraietan zirkulazio librea… )

PEDAGOGIA: EBALUAZIOAN BERRIKUNTZA, Diziplinarteko proiektuak

-Abian jarriko dugu berrikuntza metodologikoa, asmoak aurkeztu dira, azaletik (Hezkuntza Batzordean eta Guraso bilera orokorretan tartea eskainiko zaio gaiari, aurkezpenari)

GURASO BILERA OROKORRAK

– Guraso bilera orokorrak prestatzeko beharrak, kezkak… zein diren galdetu da, horren arabera prestatu ahal izateko (DBH1.mailan guraso berriek zer azalpen nahiko lituzketen galdetu zaie gurasoei)

  • Guraso bilera bakarra egiteari eman zaio garrantzia, COVID neurriengatik iaz bitan banatu behar izan baitzen
  • Guraso eskola, proposamenak bildu
    • DBH1: azterketa ereduak, arauak…
    • DBH4: Oxford
  • Ordezkariak

DBHko ORDUTEGIA

  • 2021-22 ikasturtetik haratago…

– Gaiari buruzko kezka azaldu da, prozesua zer, noiz, nola?

– Barne logistika aztertuko dela azaldu da

 NORBERAK LEKARKEENA

 

Idazkaria: Irati Muxika