HIZKUNTZAK

Herritik herriarentzat Gau Beltza antolatu du ikastolak

Bigarren aldiz Gau Beltza antolatu du Orereta Ikastolak urriaren 31ko ilunabarrean, herriko eragile Lau Haizetara Elkarteak, Amulleta tanbor-kofradiak, Xenpelar AEK euskaltegiak, Ereintza dantza-taldeak, Urdaburu Mendizale Elkarteak, Aisiolako begiraleak, etab.ek lagunduta. Kalabazaren Bidea da proposamena; arratsaldeko 19:30ean Santa Klaratik abiatu eta herriko hainbat kaletatik pasa ostean, ordubete ingururen buruan, Gamon Zumardian amaituko den sorpresaz betetako bidea, hain justu.

Kalabazaren Bidea antolatu dugu Santa Klara kaletik abiatu eta, herriko kaleetan zehar ibili ostean, Gamon Zumardiraino. Dantzan, musikaz eta kriseiluen argipean, mozorrotuta, sorpresaz betetako bidea egingo dugu. Gamon Zumardian emango diogu amaiera festari, emankizun polit batekin. Herritik eta herriarentzako festa izango da, parte hartu nahi duen ororentzako jaia.

Irakurri Gau beltzaren xehetasunak (.pdf)

Gau beltza kartela

arimen gaua beldurra Errenteria euskal tradizioa Gau beltza herrigintza herriko eragileak Herritik herriarentzat Kalabazaren bidea ohiturak orereta Orereta ikastola tradizioa