HIZKUNTZAK

Bedatselekuak 2025, apirilaren 14tik 25era

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, egun Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) eta Negulekuak ere antolatzen ditu Orereta Ikastolak.

Bedatselekuen ardatza udaberria bera da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinekin gozatzen dute haurrek.

Bedatselekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Bedatselekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu.

Norentzako

HH3-LH3ko haurrak (izan Ikastolako ikasleak edo ez)

Noiz eta non

Apirilaren 14tik 25era (09:00etatik 13:00etara)
* Zaintza zerbitzua (08:00etatik 09:00etara edo/eta 13:00etatik 14:00etara)

Ikastolaren Linoko eraikinean

Prezioa

1. astea (apirilak 14-16): 75€/ikaslea
2. astea (apirilak 22-25): 89€/ikaslea

Goizetako zaintza zerbitzua:
1. astea (apirilak 14-16): 6€/txanda (ikasleko)
2. astea (apirilak 22-25): 8€/txanda (ikasleko)

Ikusi ordainketa-baldintzak

Helburuak

* Euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
* Behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
* Haurrak protagonista izatea, beren parte-hartzea izatea oinarri.
* Bedatselekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
* Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Izen-ematea

Martxoaren 26ra arte, inprimaki hau betez.

aisia bedatselekuak hezkuntza