HIZKUNTZAK

Indarkeria ezberdinak lantzen

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna testuinguru gisa hartuta, DBHko ikasleekin lanketa berezia egin dute irakasleek. Pasa den astean, ikasleekin indarkeria moten inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko saioa egin zuten. Icebergaren puntan dauenak, eta azpian egon daitezkeenak identifikatzen saiatu ginen. Ondoren, bizitu edo ikusi dituzten indarkerien testigantzak idatzi zituzten.

Aste honetan zehar eguneroko indarkeriak islatzeko kartelak sortu dituzte, irudi eta leloekin. Ikastola kartelez josi dugu gaur.

askatasuna Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna eraso matxistak eraso sexistak eskubidea