HIZKUNTZAK

Ikastolatik ikastolara solasean

Errigorak sortutako “Euskarari puzka” kanpainarekin biltzen den diruarekin zer egiten da? Horixe bera kontatu digute Tuterako eta Lodosako Ikastoletako zuzendariek Orereta Ikastolako komunitateari, eskualdeko Haurtzaro Ikastolari eta Lizeoari, eta baita herriko hainbat eragileri ere, Ikastolatik Ikastolara ekimenean. Bertan, Agerraldia proiektuaren garrantzia ere azpimarratu dute. Honen helburua euskararen ezagutza zabaltzea, erabiltzeko aukerak handitzea eta hizkuntzaren aldeko jarrerak sustatzea da.

ager zona agerraldia errigora euskalgintza euskara ofiziala euskarari puzka ikastolatik ikastolara nafarroa Nafarroako erribera