Udalekuak 2024
Urtero legez, Orereta Ikastolak udalekuak antolatu ditu herriko 2 eta 12 urteko haur ororentzako (ez soilik Ikastolakoentzako), ekainaren 24tik uztailaren 19ra.
Euskaraz
Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintza da Ikastolako udalekuen helburua. Euskaratik eta euskaraz.
Mendialdean
Ikastolako udalekuak Añabitarten egiten dira, espazio berdez inguratutako eta azpiegitura onez hornitutako gunean.
* 2 urteko haurrak Esmalterian egoten dira.
Eskaintza bakarra herrian
Bi urteko haurrentzako herriko udaleku-eskaintza bakarra da Ikastolarena. Haur hezkuntzako ikasketak dituzten hezitzaileak egoten dira haurrekin.
Izen-ematea: apirilak 10 – maiatzak 13
Udatxiki (HH2)
Adina | 2021ean jaiotakoak (2-3 urte) |
Egutegia | 1. astea: ekainak 24-28 2. astea: uztailak 1-5 3. astea: uztailak 8-12 4. astea: uztailak 15-19 |
Ordutegia | 08:00-13:00 (sarrera-ordu malgua, 09:00ak arte) |
Lekua | Esmalteria |
Prezioa | 85 €/astea* (kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke) |
Informazio gehiago | 943 52 03 97 udalekuak@oreretaikastola.eus |
Oharra | Taldea ateratzeko gutxieneko kopurua: 8 haur |
Eman hegoak
(HH3-LH6)
Adina | 2012-2020 artean jaiotakoak (3-12 urte) |
Egutegia | 1. astea: ekainak 24-28 2. astea: uztailak 1-5 3. astea: uztailak 8-12 4. astea: uztailak 15-19 |
Ordutegia | UDALEKUAK: 09:00-13:00 edo 09:30-13:30 (autobusaren antolaketaren baitan) ZAINTZA: Goiza: 08:00-09:00 (sartzeko azken ordua: 08:45) Eguerdia: 13:00-14:00 |
Lekua | ZAINTZA: Linoko eraikina AUTOBUSA: Linoko geltokia UDALEKUAK: Añabitarte (+ 2 irteera astean) |
Prezioa | UDALEKUAK: 95 €/astea* (kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke) (autobus-zerbitzua prezioan sartuta dago) ZAINTZA: 10 €/astea* (1h egunean) 15 €/astea* (1:30h egunean) 20 €/astea* (2h egunean) |
Informazio gehiago | 943 44 51 08 zirimola@ehi.ikastola.eus |
* ORDAINKETAREN ETA BAJEN GAINEKO OHARRAK
- Maiatzaren erdialdean kobratuko da zenbatekoaren %60a. Ekainaren erdialdean, berriz, %40a.
- Ekainaren erditik aurrera bajarik egongo balitz, behar bezala justifikatutako kasuetan %90a itzuliko da. Gainontzeko kasuetan, %10a.
- Behin udalekuak hasita ez da dirurik itzuliko.
- Ikastolako ikasle ez diren haurren familiekin emailez jarriko da Ikastola harremanetan ordainketa kudeatzeko.