Datuen babesa: ohiko galderak
Hirugarrenei datuak ematea
![Egonaldietarako, familiei hirugarrenei (aterpetxea...) datuak emateko baimena eta adostasuna eskatu behar zaie. Hirugarren horiek tratamendu-eragileak badira (Ikastolak elkarte bat azpikontratatzen badu egonaldiak kudeatzeko eta elkarte horrek Ikastolaren izenean datuak tratatzen baditu bere irizpideak jarraituta) ezberdin funtzionatuko du. Kasu horietan, kontratua sinatu beharko litzateke Orereta Ikastola eta kanpoko elkartearen artean, eta ez litzateke familien adostasunik beharko.](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-1.jpg)
![Ikastolak udalari (programaren arduradunari) familien datuak laga ahal izateko, haien baimena behar du (etorri berriena zein bidelagun izango direnena). Familiek betetzen dute fitxa udalarena bada, bera da tratamenduaren arduradun, eta beraz, Ikastolak ez du ezer egin behar (inprimakia banatu besterik ez). Familiek betetzen duten fitxa Ikastolarena bada, tankera honetako zerbait helarazi beharko litzaieke familiei: [Programaren inguruko azalpenak] Zure datu pertsonalak goian deskribatutako Familia Laguna programa bideratzeko tratatuak izango dira eta horretarako ORERETA IKASTOLAk Orereta-Errenteriako Udalari zure harreman datuak helaraziko dizkio. Nik, ___________________________ jaun/andreak, ___________________ NAN zenbakidunak, adostasuna ematen dut ORERETA IKASTOLAk Orereta-Errenteriako Udalari nire harreman datuak lagatzeko, Familia Laguna programan parte hartzeko helburuarekin. Sinadura | Data](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-2_.jpg)
![Hirugarren erakunde batek boluntarioak eskatzen baditu (adibidez, AEK), datuen inprimakia beraiek sortu behar dute eta ondoren guk esteka (inprimakia digitala bada) gure webgunean jarri. Hala, datuak jasotzearen eta tratatzearen arduradunak haiek dira, eta Ikastolak ez du aurretik ezer (tratamendu eragileen kontratua) sinatu beharrik.](/app/uploads/2024/11/Datuen-bbabesa-ohiko-galderak-3.jpg)
![Ikastolak informatu egin behar du, ez adostasuna eskatu. Informazioa honakoa izan daiteke: "Erraztutako datu pertsonalak ORERETA IKASTOLA-k tratatuko ditu, tratamenduaren arduradun bezala, aurrematrikula kudeatzeko helburuarekin. Jasotako datu pertsonalak eskaera kudeatzeko nahitaezkoak dira eta gure zentroan plaza erreserbatzeko eta matrikula aurreko kudeaketa helburuetarako erabiliko dira. Tratamendurako legezko oinarria kontratu edo aurre kontratu baten gauzatzea da; tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko. Zure datu pertsonalak Hezkuntza-Administrazio eskudunari komunikatu ahal izango zaizkio, legezko betebeharrak betetzeko. Nahi izanez gero, eskubidea duzu idazkaritza@oreretaikastola.eus helbidera zuzenduz zure datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez konfirmatzeko, zehatzak ez diren datuak zuzentzeko edota ezabatzea eskatzeko. Informazio gehigarria: Ikastolako pribatutasun politika [link-a]."](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-4.jpg)
Argazkiak eta bideoak
![Ikastolari familiek eman dizkioten irudi-baimenak kontuan hartuta, ezin ditu ikasleen argazkiak beste ikasle edo irakasleekin partekatu. Ikastolak familiei sinatzea eskatzen dien adostasun testuan ez da azaltzen helburu hori.](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-5-1.jpg)
![Ikastola heziketa-funtzioarekin lotutako ekintzetan irudiak hartzeko dago legitimatua. Egiten diren argazki edota bideoak funtzio horretatik at daudenean (adibidez, zentroaren difusio edo zabaltzea), interesdunen edo beren guraso edo tutoreen adostasuna eskatu behar da. Halaber, posible da eskola-ingurunean egiten diren ekitaldietan argazkiak ateratzea gurasoek horietara sarbidea izateko helburu bakarrarekin. Sarbide hori ikasle, guraso edo tutoreen aurrez aurreko identifikazio eta autentifikazioaren bidez gauzatu behar da (adibidez, Intranetean edota Inikaz familia bakoitzari "bere" argazki eta bideoak ikusteko baimena emanez). Irudi edota bideoetara sarbidea duten pertsonek ezin dituzte horiek era irekian zabaldu.](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-6.jpg)
![Erronkan argazkiak atera ahal izateko interesdunaren adostasuna (guraso, legezko ordezkari edo ikasle) beharrezkoa da. Baimen-orrian zehaztu gabeko erabilpena izango dutela jartzea ez da posible. Interesdunei beren irudi edo bideoekin zer egingo den adierazi behar zaie, horren arabera beraiek adostasuna eman edo ez erabakitzeko. Adostasuna eskatzen denean, aurretiaz irudi eta bideoen erabilpenari buruzko informazioa eskaini behar da. Baimen-orriak argazki eta bideoak nork erabiliko dituen ere jaso behar du, Kilometroak izanik, bai bailiteke Orereta Ikastola bakarrik ez izatea (Kilometroak bera, Gipuzkoa beste Ikastolak...).](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-7.jpg)
Zerbitzuak
![Ez, Ikastolak ez dituelako ikasleen osasun datuak inorekin partekatzen. Horretan hasiz gero, bai, jangelari lotutako pribatutasun politikari lotutako klausula sinarazi beharko litzaieke familiei.](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-8.jpg)
![Ikastola heziketa-funtzioarekin lotutako ekintzetan irudiak hartzeko dago legitimatua. Egiten diren argazki edota bideoak funtzio horretatik at daudenean (adibidez, zentroaren difusio edo zabaltzea), interesdunen edo beren guraso edo tutoreen adostasuna eskatu behar da. Halaber, posible da eskola-ingurunean egiten diren ekitaldietan argazkiak ateratzea gurasoek horietara sarbidea izateko helburu bakarrarekin. Sarbide hori ikasle, guraso edo tutoreen aurrez aurreko identifikazio eta autentifikazioaren bidez gauzatu behar da (adibidez, Intranetean edota Inikaz familia bakoitzari "bere" argazki eta bideoak ikusteko baimena emanez). Irudi edota bideoetara sarbidea duten pertsonek ezin dituzte horiek era irekian zabaldu.](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-6.jpg)
![Erronkan argazkiak atera ahal izateko interesdunaren adostasuna (guraso, legezko ordezkari edo ikasle) beharrezkoa da. Baimen-orrian zehaztu gabeko erabilpena izango dutela jartzea ez da posible. Interesdunei beren irudi edo bideoekin zer egingo den adierazi behar zaie, horren arabera beraiek adostasuna eman edo ez erabakitzeko. Adostasuna eskatzen denean, aurretiaz irudi eta bideoen erabilpenari buruzko informazioa eskaini behar da. Baimen-orriak argazki eta bideoak nork erabiliko dituen ere jaso behar du, Kilometroak izanik, bai bailiteke Orereta Ikastola bakarrik ez izatea (Kilometroak bera, Gipuzkoa beste Ikastolak...).](/app/uploads/2024/11/Datuen-babesa-ohiko-galderak-7.jpg)
-
Galdera: Tratamendu eragile bezala sinatu beharko genuke Itsasnatura eta autonomo-garraiolariarekin?
Tratamendu-eragileen kontratu eredua ITSASNATURArekin sinatu beharko zenukete zuei zerbitzua eskaintzeko zuen titulartasunean dauden datuak erabiltzen baditu. Aldiz, autonomo-garraiolariekin ez duzue kontratu hori sinatu behar. Ulertzen dugu janaria garraiatzeko ez dutela daturik ezagutu behar, beraz, ez da zuen tratamendu-eragilea zerbitzua aurrera eramateko ez duelako zuen daturik tratatu behar. Beste gauza bat da, momenturen batean daturen bat ikusten badu horren konfidentzialtasuna gorde behar duela. Garbiketa enpresekin gertatzen den gauza bera izango litzateke. Ez dira tratamendu-eragile kontsideratzen.
-
Galdera: Klausulan jartzen du “jangela kudeatzen duen enpresari komunikatzeko”, baina hori ez da gure kasua. Beraz, klausula egokitu egin beharko litzateke, ezta?
Aurretik aipatu dizuedanez, klausula hau ez duzue momentu honetan erabili behar. Bileran komentatu nizuen moduan, “Zerbitzuak” klausula ez genuen A eranskinetik atera badaezpada ere, momenturen batean/etorkizunean behar izanez gero eskuragarri izan dezazuen.
-
Galdera: Ikastolako garraio-zerbitzuaz arduratzen diren bi erakunderi gure ikasleen datuak ematen dizkiegu aseguruan-eta kontuan har ditzaten. Klausula sinarazi beharko genieke familiei?
Ikasleak garraio zerbitzuan izena emateak ez du klausula berezirik behar, komunikazioaren informazioa matrikularen informazio klausulan egoten delako. Hala ere, izan genuen bileran komentatu zenidaten garraio enpresek ez zutela ikasleen daturik jasotzen. Horregatik zuen matrikulazio klausulan, zehazki, hartzaileetan, ez dago garraio enpresa jasota.
-
Galdera: Eta tratamendu eragile bezala zerbait sinatu beharko genuke bi erakunde horiekin?
Garraio enpresek beren zerbitzua eskaintzeko zuen titulartasunean dauden datuak eskuratzen badituzte (ikasleen datu identifikatzaileak, kontaktuzkoak…, adibidez),orduan bai sinatu beharko zenukete eragile-kontratu eredua. Aldiz, ez badute daturik ezagutzen ez duzue sinatu behar.
-
Galdera: Alergiekin zalantza hauek sortu zaizkigu: – Guk agiri medikuak eskatu ditzakegu? – Norbaitek alergia duela esan baina dokumentu medikurik ematen ez badigu zer egin dezakegu?
Telefonoz komentatu dugun bezala, Ikastolak arazo gabe eska ditzake txosten medikuak. Are gehiago, ikastolak txosten mediku horiek eskatzeko betebeharra dauka, ez eskubidea.
- Alde batetik, 17/2011 legea daukagu, nutrizio eta elikadura segurtasunari buruzkoa. Lege honen 40.5. artikuluak honakoa dio:
- En los supuestos en que las condiciones de organización e instalaciones lo permitan, las escuelas infantiles y los centros escolares con alumnado con alergias o intolerancias alimentarias, diagnosticadas por especialistas, y que, mediante el correspondiente certificado médico, acrediten la imposibilidad de ingerir, determinados alimentos que perjudican su salud, elaborarán menús especiales, adaptados a esas alergias o intolerancias. Se garantizarán menús alternativos en el caso de intolerancia al gluten.
A excepción de lo establecido en el párrafo anterior, cuando las condiciones organizativas, o las instalaciones y los locales de cocina, no permitan cumplir las garantías exigidas para la elaboración de los menús especiales, o el coste adicional de dichas elaboraciones resulte inasumible, se facilitarán a los alumnos los medios de refrigeración y calentamiento adecuados, de uso exclusivo para estas comidas, para que pueda conservarse y consumirse el menú especial proporcionado por la familia.
Beraz, menu horiek egin eta bideratu egin ahal izateko, mediku espezialista batek garatutako txosten medikua (egiaztagiria) behar du zentroak. Legeak eskatzen duen betekizun bat da. Ez du zertan txosten mediku oso bat izan behar. Hau da, ikastolak, beti bezala, helburua bete ahal izateko beharrezkoa eta ezinbestekoa den informazioa soilik eskatu behar du. Eta, kasu honetan, alergia konkretu hori ebidentziatzen duen ziurtagiri batekin nahikoa litzateke.
- Bestetik, hezkuntza sailak Euskadin honen inguruko protokolo bat dago garatuta: PROTOCOLO DE ACTUACIÓN PARA LA ELABORACIÓN Y SERVICIO DE DIETAS PARA NECESIDADES NUTRICIONALES ESPECIALES (ALERGIAS A ALIMENTOS Y/O LÁTEX E INTOLERANCIAS ALIMENTARIAS) EN COMEDORES ESCOLARES DE GESTIÓN DIRECTA DEL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA DE GOBIERNO VASCO (https://www.gureplateragureaukera.eus/wp-content/uploads/2021/02/Anexo-11.-XI-Protocolo_menus_especiales.pdf).
Protokolo honetan instrukzioak ere berdinak dira. Adibidez 5.orrialdean:
Los niños con alergia a alimentos y/o látex e intolerantes necesitan seguir una dieta de evitación estricta, por ello es necesario que el Centro educativo disponga de la siguiente documentación que debe remitir a la Cocina Central:
- Informe Médico oficial del Especialista.
- Ficha de comensal debidamente cumplimentada.
- Protocolo de actuación en caso de ingesta por error. Obligatorio, personalizado y expedido por el Médico Especialista.
Dicha documentación debe ser conocida y accesible para todo el personal de cocina y comedor. La contratista no podrá atender ni suministrar una solicitud de dieta para necesidades nutricionales especiales hasta que disponga de toda la documentación necesaria exigible para su aceptación. No se aceptarán aquellos informes en los que se indique que son informes expedidos a petición expresa de padres y/o tutores.
Beraz, alergia eta menu berezi bat kudeatu ahal izateko, txosten mediku horren beharra duzue, derrigorrez, eta norbaitek alergia duela esatekotan baina mediku txosten edo ziurtagiri gabe, ezingo zenukete gaia bideratu.
-
Gureak Hitzarmena
Hitzarmenean ikusten dudanagatik, Gureak-eko langile bat izango duzue zuekin, baina konpromiso hori onartu izanak ez du lan-arloan inolako lan loturarik eragiten langile horren eta Oreretaren artean, ezta? Hau da, ez da zuen langilea eta ez da zuen betebeharra datu pertsonalen inguruan informatzea.
Beraz, daukadan informazioarekin esango nuke hitzarmen hau sinatzearekin nahikoa dela. Bi aldeek bete beharko dute datu babesaren araudia, eta kolaborazio honen indarraldia bukatzerakoan, bi alderdiek proiektu hau aurrera eramateko datu pertsonalak suntsitzeko betebeharra izango dute.
Hezkuntza Batzordea/Artezkaritza Kontseilua/Bazkideak/Gurasoak
-
Galdera: Kontseilu Errektore eta Hezkuntza Batzordeko kideek sinatu beharreko klausularen inguruan, kontseilariek bakarrik sinatu behar dute klausula edo baita zuzendaritza kideek ere? eta kontseilariak diren lankideek?
- Eskola Kontseilua klausula Eskola kontseiluko kide guztiek jaso behar dute. Hau da, Eskola Kontseilua osatzen duten kide guztiek.
- Kontseilu Errektorea klausula Kontseilu Errektorea osatzen duten kide guztiek jaso behar dute. Hau da, Kontseilu Errektorea osatzen duten kide guztiek.
- Kooperatiba Bazkideak klausula Kooperatibako bazkideak direnek jaso behar dute. Hau da, bazkide diren guztiek.
Dakizuenez, 3 klausula hauetan ez da adostasuna eskatu behar. Informazio-klausulak dira, baina, hala eta guztiz ere, gomendagarria da “Informatua izan zarela adieraziz, ……………….-n, [data] …………….… “ betetzea eta klausula sinatuta bueltatzea informazioa jaso izanaren adierazpen gisa.
-
Galdera: Guraso ordezkari bana dugu hezkuntza etapa bakoitzean: HH, LH eta DBHn. Askotan boluntarioak behar ditugu ekimenak antolatzeko eta beraiekin partekatu nahiko genuke, guraso ordezkariekin alegia, zein apuntatu den eta zenbat falta diren beraiek ere jakiteko.
Artezkaritza Kontseiluko kideak badira, legitimazioa dute ekitaldi orotan datuak tratatzeko, Estatutuetan jasotakoari jarraiki. Beraz, Artezkaritza Kontseiluko kide diren gurasoek bolondresen kontrola eraman dezakete.
Aldiz, bolondresak ekintzetan laguntzeko ikasleen datuak tratatuz gero, tratamendu-eragile kontratua sinatu beharko dute Oreretarekin, zerbitzu bat ematen ari diren heinean. Bolondresek daturik ez badute tratatzen, ez litzateke ezer sinatu beharko.
Horrez gain, Artezkaritza Kontseiluko kideek bolondresen datuak tratatuko dituztenez, bolondresei haien datu pertsonalen tratamenduaren inguruan informatzeko lege-testu bat sortu beharko dugu.
Artezkaritzako kideak ez badira datua horiek kudeatzen dutenak, ez dugu egokia ikusten 3 guraso ordezkari horiek bolondresen datuak / zerrenda ezagutzea. Gure gomendioa gaia guroasoek beraiek antolatu dezatela da, ikastola horretan sartu gabe…. Ez dugulako ikusten bolondresen datu horiek guraso ordezkariei lagatzeko oinarri juridikorik. Arriskutsua izan daitekeen tratamendu bat da… Ez ginateke horretan sartuko.
-
GALDERA: Etapako guraso ordezkaria Artezkaritza kontseiluko kidea da eta berari ematen dizkiogu gela bakoitzeko guraso ordezkariaren datuak eta beraien telefono kontaktuak, beraien artean komunikatu eta antolatu daitezen guraso batzordeak aurrera eramateko
Gai hau ez dugu guztiz argi ikusten. Zein puntutaraino da ikastolaren ardura guraso ordezkarien harremanak kudeatu eta bideratzea? Guraso batzordea bere kabuz antolatu beharko litzatekeela uste dugu. Ez dugu lagapen horretarako legitimaziorik ikusten….
Gure ustez, ikastola ez da horretan sartu behar datuak artezkaritza kontseiluko kideari emanez. Beraz, arriskua ekiditeko Ikastolak guraso batzordeen gaietan parterik ez hartzea gomendatzen dizuegu.
-
GALDERA: Whatsapp talde bat sortzen da gela bakoitzeko eta talde horretan gurasoak daude bakarrik. Guraso ordezkariek eskatu ohi digute ikasturte hasierako guraso bileratan, gelatan QR baten bitartez whasapp talde horretan sartzeko aukera ematea. Nola ikusten duzue hau? eta zer egin beharko genuke Ikastola babesteko? whatsapp talde horietan mezuren bat bidaltzea komeniko litzake talde hori ez dela komunikazio ofizial bat eta beraz bertan gertatzen dena ez dela Ikastolaren kudeaketakoa edo horrelako zerbait?
Gurasoak dauden talde horretan ikastolak ez luke ezertan parte hartu beharko. Guraso horien gaia eta ardura da eta ikastolak ez du zertan talde horretan sartzeko aukera eman behar. Beraiek bere kabuz antolatzea litzateke hoberena, ikastolak arriskurik ez jasateko.
Hau da, ez dugu egokia eta segurua ikusten ikastolak talde horretan sartzeko aukera eskaintzea, QR edo beste edozein sistemaren bidez.
Ikastolak berez ez luke guraso guztiak dauden whatsapp taldeetan (modu orokorrean) komunikazio ofizial baten egin beharko gai horren inguruan erantzukizunik ez duela gogorarazteko baina komenigarria litzateke whatsapp talde hori kudeatzen duten gurasoei, hots, guraso ordezkariei jakinaraztea.
Ikasleak
-
Galdera: Zenbat urtetik aurrera sinatu dezakete ikasleek datuen babesaren baimena?
Ikasleek 14 urtetik aurrera aukera dute (ez betebeharra) baimena emateko:
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
- artikulua. Adingabeen adostasun-ematea.
- Adingabe baten datuen tratamendua berak emandako adostasunean oinarritu ahalko da hamalau urte baino gehiago baditu, ez bestela. Horren salbuespena gertatzen da legeak guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularren presentzia exijitzen duenean egintza edo negozio juridiko bat egiteko, zeinaren barruan tratamendurako adostasuna eskatzen baita.
-
Galdera: Gelako ikasleen zerrendak gelako atean jar ditzakegu?
Bai, posible da, baina bakarrik interesdunek banaketa edo antolakuntzari buruzko informazioa jasotzeko arrazoizko denboran batean. Hala ere, Datuak Babesteko Espainiar Agentziak honakoa gomendatzen du: heziketa-zentroek hezkuntzaren kudeaketarako plataforma bat izatearen kasuan, gomendagarria da informazio hori plataformaren bidez eskaintzea (erabiltzaile eta pasahitza erabiliz).
Baina, aurrean aipatutakoa: arrazoizko denbora baterako egiten bada, ikasleek informazioa jasotzeko beharrezkoa den heinean… posible da.
Dokumentazioa eta Artxiboa
-
Galdera: Fisikoki familiek eta erakundeek sinatzen dituzten/ditugun dokumentu guztiak paperean gorde behar ditugu edo eskaneatuta gordetzea nahikoa da?
Datu babesaren araudiak ez du zehazten non gorde behar diren dokumentuak/informazio klausulak. Gauza da DBEO betetzeko tratamenduaren arduradunak (Ikastolak) erantzukizun proaktiboa izan behar duela eta DBEO betetzen duenaren ebidentziak gorde behar dituela. Horrenbestez, egiten duzuenari buruzko ebidentzia/frogak gorde behar dituzue beti, horien eskuragarritasuna babestuta.
Beraz, ebidentzia horien eskuragarritasuna bermatzeko, modu seguruan gorde behar duzue informazioa: eskaneatuta, zerbitzarian gordeta, segurtasun kopiak… Ez da nahitaezkoa dokumentuak paperean gordetzea. Baina ez dago gaizki paperean eta sarean gordetzea, babes gehigarri gisa. Hori zuek erabaki behar duzue.
Praktiketakoak
-
Galdera: Praktiketako ikasleek ere sinatu behar dute “Giza baliabideak” izeneko klausula?
Aldiz, irudiaren adostasun testua “Langileentzako adostasunaren testua” beraien irudiak promozio helburuetarako erabiltzeko ideia baldin baduzue bakarrik sinatu beharko dute. Praktiketako ikasleak ez badira zuen webgune edota sare sozialetan agertzen, orduan ez dute zertan sinatu behar.