HIZKUNTZAK
  • Zergatik kudeaketa Aurreratua?

    ZERGATIK egin dugu egunerokoan egiten duguna POZIK al gaude egindakoarekin? Uste genituen emaitzak izan al ditugu, emaitza onak edo oso onak izan al dira? Nola neurtu dugu hori? Eta Neurtu badugu, hobetzekorik topatu al dugu? Zer hobetu behar dugu eta nola?

    Horretarako metodoa behar dugu. Kudeaketa Aurreratuak egiten duguna zergatik egiten dugun, zertarako eta egin duguna eta ez duguna neurtzen eta ebaluatzen laguntzeko eredua proposatzen digu Euskalit erakundeak. Abiapuntua etengabeko PDCA (Plan, Do, Check, Act) zikloa izango da:

    1. PLANTEAMENDUA. Oinarria zer garen eta zer nahi dugun.
    2. HEDAPENA. Planteamendua argitu eta lotuta dugunean, EKINtzak datoz.
    3. EBALUAKETA. Egin ditugunak eta ez ditugunak ebaluatu egin behar ditugu.
    4. HOBEKUNTZA ETA DOIKUNTZA. Ebaluaketa horretatik abiatuta, doikuntza eta hobekuntza prozesuak jarri behar ditugu martxan.

    Prozesu hau etengabekoa da, hobekuntza proposatuta berriro lehengo urratsera joango baikara honela etengabeko hobekuntzan gurpila mugiaraziz.

    Kudeaketa Aurreratuan 6 elementu nagusi aipatzen dira eta bakoitzak azpielementuak ditu:

    1. Estrategia
    2. Bezeroak
    3. Pertsonak
    4. Gizarte eta Ingurumena
    5. Berrikuntza
    6. Emaitzak

Kudeaketa Aurreratua Eredua osorik hemen eskuragarri.

Eredu hau nola “Oreretatu” dugun ikusteko bideo pilula

Emaitzak