HIZKUNTZAK

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak gidaliburu bat argitaratu du datuen babesari buruzko legediaren gainean, heziketa sektorera egokituta. Bertan, heziketa zentroek ikasleen, irakasleen, guraso edo tutoreen datu pertsonalen tratamenduen inguruan jarraitu behar duten jokaera-prozedura ezartzen da. Ondoren, laburki, galdera erantzunen bidez, zuentzat interesgarria izan daitekeen heziketa zentro batean ager daitezkeen zalantza sorta bat adieraziko da, edozein egunetan suertatzen diren datu pertsonalen babesaren inguruko gaietan nola jardun behar den jakiteko:

  • Hezkuntza zentroek ikasleen irudiak har ditzakete eskola-jardueretan

    Ikastola heziketa-funtzioarekin lotutako ekintzetan irudiak hartzeko legitimatuta dago.
    Aldiz, hartzen diren irudi edota bideoak heziketa funtzio horretatik at daudenean
    (adibidez, zentroaren difusio edo zabaltzea) interesdunen edo beraien guraso edo
    tutoreen adostasuna eskatu beharko da.
    Halaber, posible da eskola-ingurunean garatzen diren ekitaldietan argazkiak ateratzea
    gurasoek horietara sarbidea izateko helburu bakarrarekin. Sarbide hori ikasle, guraso
    edo tutoreen aurrez aurreko identifikazio eta autentifikazioaren bidez gauzatu behar
    da (adibidez Intranetean). Irudi edota bideoetara sarbidea duten pertsonek ezin dituzte
    horiek era irekian zabaldu.

  • Irakasleek ikasleen irudi edo bideoak har ditzakete eskola jarduera baterako?

    Bai, betiere heziketa eta programazioaren garapenaren barnean dagoen area, materia
    edo moduluarekin bat badator. Hala ere, honek ez du nahi esan irudi edo bideo hori era
    irekian zabaldu daitekeenik Interneten. Hau da, irudi horien sarrera ekintza horietan
    parte hartzen duten ikasle, guraso edo tutore eta irakasleentzat mugatua egongo da.

  • Familientzat irekiak diren ekitaldietan parte hartzen duten senideek ikasleen irudiak har ditzakete?

    Bai, baldin eta hartutako irudi edo bideoak etxeko edo erabilera pertsonalerako soilik
    badira. Familiaren batek ateratako irudiak zabaltzearen kasuan (adibidez, Interneten
    publikatzea) familia kide horren erantzukizuna izango litzateke, beraiek erantzunez, ez
    Ikastolak.
    Gomendagarria da Ikastolak familiei honetaz informatzea, familiek argi izan dezaten nola
    jokatu behar duten eta argazki edo bideo horiek zabaltzearen kasuan, beraiena dela
    erantzukizuna.

  • Heziketa zentroan bertan garatzen den ekitaldi bat ezeztatu behar da gurasoren batek bere seme-alabaren argazkiak ateratzea nahi ez duelako?

    Ez, ez da ekitaldia ezeztatu behar. Gurasoei informatu behar zaie nola argazki edo
    bideoak atera daitezkeen baina esklusiboki etxeko edo erabilera pertsonalerako izan
    behar dela.

  • Heziketa-zentroek beraien instalazioetan argazkiak debekatzeko ahalmena dute?

    Bai, zentroak irizpide bezala ezarri dezake argazkiak ateratzearen debekua.

  • Posible da zentrotik kanpoko jardueren garapenean irudiak ateratzea?

    Interesdunen edo beraien guraso edo tutoreen adostasuna beharrezkoa da, irudia
    heziketa-funtziotik kanpo hartzen baldin bada.
    Grabazioa hirugarren batek egiten badu (adibidez enpresa bateko arduradunak,
    bisitatzen ari diren museo batek), hirugarren horien betebeharra izango da adostasuna
    jasotzea.

  • Publikatu daitezke jangelan ikasleen menuak?

    Bai, elikadura-behar bereziak dituzten ikasleak egon baitaitezke. Aldiz, ez da
    beharrezkoa ikasleen izen-abizenak eta menuaren erlazioa duten zerrenda publikoak
    egotea. Nahikoa da jangela zerbitzua eramaten duen pertsonalak zerrenda hori
    edukitzearekin.
    Premiazko beharra egotekotan, adingabearen osasuna gailentzen da, dau
    babesaren legediaren aurrean.

  • Heziketa-zentroek posible ahal dute iragarki-tauletan edo ikasgeletako ateetan ikasleen klaseak eta aktibitateak publikatzea (bakoitzaren izenarekin)?

    Bai, baina bakarrik interesdunek banaketa edo antolakuntzari buruzko informazioa
    jasotzeko arrazoizko denboran batean. Hala ere, heziketa-zentroak hezkuntzaren
    kudeaketarako plataforma bat izatearen kasuan, gomendagarria da informazio hori
    plataformaren bidez eskaintzea (erabiltzaile eta pasahitza erabiliz).

  • Kalifikazioak publiko egin daitezke?

    Kalifikazioak ikasleei eta gurasoei jakinarazi behar zaizkie. Aukera egokia da hezkuntza
    plataformen bitartez egitea, sarbidea erabiltzaile eta pasahitz bitartez ezarriz. Hala
    ere, posible da ikasgelan kalifikazioa erakustea edo ahoz adieraztea, betiere ikasleei
    pertsonalki eragin ahal dizkieten komentario gehigarriak saihestuz.

  • Publikatu ahal dira Ikastolaren web orrialdean irakasle, tutore eta zentroko beste arduradunen datuak? Eta ikasleenak?

    Web orrialdea irekia denean, hau da, bereizkuntzarik gabe edozein pertsonak sarbidea
    duenean eta gainera heziketa funtzioa aurrera eramateko beharrezkoa ez denean,
    aurretiazko adostasuna eskatu beharko da. Ordea, publikatzen den informazioa ikasle,
    guraso edo tutoreei murriztuta badago publikatu daiteke, betiere irakasleei informatuz.
    Ikasleen irudi edo bideoak publikatzearen kasuan adostasuna eskatzea ezinbestekoa
    da. Posible eta gomendagarria izango litzateke ikaslea identifikatu ezin izateko moduko
    argitalpenak egitea, hala nola, irudiak pixelatuz.
    Horrez gain, eskola ingurunean garatutako ekitaldietako irudi edota bideoak publikatu
    daitezke helburu bakarrekin: guraso edo tutoreek irudi edo bideoetara sarbidea izatea,
    betiere ingurune seguru batean aurretiazko identifikazio eta autentifikazioarekin

  • Baimenduta al dago Whatsapp erabiltzea irakasleen eta gurasoen/legezko tutoreen artean?

    Ez da gomendatzen irakasle eta gurasoen artean edo irakasle eta ikasleen artean
    WhatsApp bezalako berehalako mezularitza-aplikazioak erabiltzea. Hala ere,
    adingabearen interes gorena konprometituta badago (adibidez, eskola-txango bateko
    istripua edo ondoeza) eta gurasoak, guraso-ahalaren titularrak, informatzeko eta
    lasaitzeko helburuarekin, irudiak hartu eta bidali ahal izango zaizkie.