HIZKUNTZAK

Erakunde oro gizarte-egitura baten barruan dago, eta egitura horrek erakundearen garapena erraztu dezake, edo, aitzitik, haren lehiakortasuna baldintzatu eta mugatu. Horregatik garrantzitsua da gizarte interes-talde garrantzitsua balitz bezlaa ikustea, eta ekintzak garatzea jakiteko zer premia eta espektatiba dituen, legezko betebeharrak betetze hutsetik haratago eta erakundearen izateko arrazoitik haratago.

Jarraian ikusi ahalko denez bi azpielementu daude atal honetan:

  • 1. Gure Gizarte-ingurunearekiko konpromisoa nola kudeatzen dugun

    Gure webgunean ikusmira, eginkizuna eta baloreak azaltzen ditugun atalean, zera adierazten dugu:
    “Herritarrek osatzen dute, finean, Ikastola. Sortu ere hala egin zen, ekimen herritarrez. Herritarra eta herritarrentzako da Orereta Ikastola; eta herriari zor dio dena, hari egin nahi dio ekarpena.

    Hainbat ekimen antolatzen ditu herrian edota herritarrentzako, euskara eta euskal kultura zein hezkuntza eta formazioa hauspotzeko xedez”.

    Atal oso bat dugu hauek azaltzeko eta bertan ikus liteke Ikastolak antolatzen dituen ekimenak.

    Indarrean dugun Plan Estrategikoan ere berresten da izan ere gure interes taldeetako bat da GIZARTEA. Eta interes talde honen hiru helburu estrategikoen artean bi hauek azpimarratuko ditut:

    1. Herrian eragile aktiboa izan
    2. Euskara eta Euskal kulturaren erreferentea izan
    Helburu estrategiko horiek erdiesteko besteak beste bi helburu gako ditugu Plan Estrategiko honetan:
    1. Herriko eragileekin sareak indartu eta berriak sortu euskararen normalizazioan eta euskal kultura erdigunean jarriz
    2. Herriko elkarteekin eta eragileekin gure balioekin bat datozen ekimenetan elkarlana indartzea  
    Beraz gure DNAn dago herrigintzan aritu eta herriarentzako ekimenak antolatzea eta besteek antolatzen eta gurekin bat egiten duten horietan elkarlana indartzea, beti ere herriko eragileekin batera.
    Aspalditik ari da Ikastola lan horretan, eta Kilometroak 2023 antolatu genuen urtean, ekimen guztietan elkarlan hori indartu eta orain arte harreman askorik ez genuen eragileekin saretzea eta elkarlanean aritzea erdietsi genuen zorionez.
    Kilometroaken aterkipean antolatu genituen ekimenetarako web ataria  sortu genuen eta bertan helburuak aipatzen genituen. Eta bertan ikusiko duzun moduan zera genioen eta bete genuen:
    Herriko beste eragile batzuek ere Kilometroetan parte hartzea nahi dugu” (…) ” Herri bizia da Orereta-Errenteria, kultur ekimen handikoa, sormen handikoa. Herriko eragileekin eta banakakoekin lan eginez, herritarren parte hartzea eta Ikastolen proiektuarekiko atxikimendua sustatu nahi ditugu. Ikastola ere herri eragilea dela adierazi eta, bide batez, herriari eskerrak eman, urte hauetan guztietan Ikastolari eskaini dion babesagatik.”

    Ikastolarentzat herriko erakundeekin elkarlana gure egiteko moduarekin bat dator. Horren adibide izan da kilometroak eta bertan hamaika erakunde, eragile eta pertsonekin elkarlanean aritu gara webguneko lotura honetan ikus daitekeenez.

    Herriko jaietan, Maddalenetan, gune oso bat antolatzen dugu, “Erriolagunea” deitzen dioguna. Hori ere Euskal Herriko erakunde eta artistekin batera ateratzen dugu aurrera eta Udalaren laguntza ekonomiko eta babesarekin. Hemen 2024ko kartelera .
    Gau Beltza ere antolaten dugun ekimen horietako bat da, herrian guk ezerezetik abiatu genuena. Udala laguntzaile izan dugu beste behin ere eta honako erakunde hauek parte hartu dute:
    • Amulleta danbor kofradia
    • Kontari abesbatza
    • Herri Arte Eskola (Linoko amaierako emanaldian parte hartuz)
    • Ereintza dantza taldea
    • Urdaburu mendizale elkartea
    • Zituene
    • Zezen suzkoa
    Honetaz gain Ikastolak sarritan dituen 5 eraikinak lagatzen dizkio herriko eragile eta pertsonei behar dituzten ekintzak aurrera ateratzeko. Askotan Udaletxeak berak eskatu ohi dizkigu gure eremuak. Horretarako prozedura eta irizpide batzuk finkatuak ditugu.
    Ingurune kardiobabestua da Orereta Ikastola. CVean txertatua dugu Kardiobabeseko prestakuntza ikasleentzako eta langile guztiek ere jasotzen dute prestakuntza, gizarten gerta litezkeen egoera horietan laguntzeko prest egon gaitezen.
    Aisialdiko begiralea izateko ikastaroa ere jarri dugu martxan parte hartu nahi duen kide guztientzako (ikastolakoa izan edo ez), Ikastolen Elkarteko Zirimola elkartearekin hitzarmena adostuta.
    Oxford Englis Test-ak ere martxan jarri ditugu nahi duen ororentzat bere ingles maila ziurtatu ahal izateko eta dagokion zirutagiria lortzeko.
    Duela urte batzuk gure bide orri digitala egin genuen Talaios Kooperatibaren aholkularitzarekin. Berau Ikastolaren digitalizazioaren plan estrategikoa da eta bertan software librearen aldeko hautua egin genuen, horren adibidea da Drive eta beste software batzuk alde batera utzi eta next cloud softwarea erabiltzeko egin genuen hautua.
  • 2. Ingurumen-jasnagarritasunarekiko gure konpromisoa nola kudeatzen dugun

    Ingurugiroaren inguruko informazioa hemen dugu ikusgai