DBH: Oinarrizko zehar konpetentziak
Diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan egoerak eraginkortasunez kudeatzeko behar diren jokabideak dira. Diziplina-arlo guztietan batera sustatuz eta integratuz eskuratzen eta ebaluatzen dira. Diziplina-arlo guztietan berberak dira.
Konpetentziak | Ebaluazio-irizpideak |
---|---|
Norbera izaten ikasteko konpetentzia | · Erabaki eta betebeharretarako erantzunkizuna · Norbera autorregulatzea |
Elkarbizitzarako konpetentzia | · Taldean lan egitea modu kooperatiboan eta arduratsuan · Elkarbizitza arauak errespetatzea · Norbera adieraztea eta besteak entzutea |
Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia | · Ekintzak planifikatzea · Planifikatutako ekintzak gauzatu eta doitzea · Ekintzak ebaluatzea eta komunikatzea |
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia | · Tresna digitalen erabilera · Hizkuntza-arauen transferentzia |