Solasean: autoebaluazioa eta bakarkako elkarrizketak
Solasean programak bi helburu nagusi ditu: batetik, erakundearekin eta haren proiektuarekin konprometitutako pertsonak lortzea; eta bestetik, langileen etengabeko hobekuntza sustatzea eta beren ongizatea zaintzea. Era berean, Solasean prestakuntza planaren oinarri eta iturri ere bada. Beste xede hauek ere baditu:
- Modu formalean entzuteko topaketa bat izatea.
- Lanposturako zehaztutako konpetentzien eta funtzioen gaineko auto hausnarketa eta ebaluazioa egitea.
- Norberaren hausnarketan oinarritutako garapenerako bakarkako elkarrizketak egitea.
- Langilearen garapenerako helburuak zehaztea.
- Langileen hobekuntza eta prestakuntza beharrak jasotzea.
- Lankideen artean feedback kultura sortzea.
- Erakundearen hobekuntzarako eskaerak eta proposamenak jasotzea.
Azken finean, langilearen lanari edo zereginei eta erakundeari buruz hausnartzeko aukera da. Hau da, langilearen etorkizunari begira jartzea, norberaren indarguneez eta zailtasunez hitz eginez eta elkarrekin hobekuntzarako helburuak finkatuz.
-
Solasean-en atalak
Solasean programak bi zati ditu: norberaren hausnarketa eta bakarkako elkarrizketa. Norberaren hausnarketa urtero egiten da eta bakarkako elkarrizketa, berriz, bi urtetik behin (hala nahi izanez gero, elkarrizketa urtero egitea ere badago).
-
Urteroko abiatze- eta exekuzio-prozedura
- Ikastolako langileei urtero programaren berri emango zaie asteko oharren bitartez. Ohar horietan, norberaren hausnarketa egiteko (inprimaki bat) eta bakarkako elkarrizketa egiteko gidari batekin hitzordua hartzeko aukera ematen zaie.
- Langileak, Solasean-elkarrizketaren aurretik, norberaren hausnarketa beteko du.
- Norberaren hausnarketa webgunean erregistratuko da, haren emaitzak langileak eta erakundeak berak ere izatea gomendagarria baita.
- Bakarkako elkarrizketetarako gidariak etapetako zuzendaritzetako kideak, zerbitzuetako arduraduna eta lankide batzuk, eta zuzendari nagusia eta pedagogikoa izaten dira. Bakarkako elkarrizketa egin aurretik, gutxienez hiru egun lehenago, elkarrizketa-eskatzailearen hausnarketa jaso behar dute gidariek bilkura prestatu ahal izateko.
- Ondoren, solaskide bakoitzak bere Solasean-elkarrizketa egiteko hitzordua eskatuko du aukeratutako gidariarekin langile ataritik. Gidari bakoitzak gehienez ere zortzi elkarrizketa egingo ditu. Jasotako eskaeren arabera beteko dira hitzorduak eta hortik aurrerakoek beste gidari bat aukeratu beharko dute.
- Solaskideak eta gidariak elkarrizketa prestatuko dute. Horretarako langile atarian egongo den gidoia eta norberaren hausnarketa bera baliagarriak izango dira.
- Solasean-elkarrizketa egingo da: konpetentzien eta funtzioen ebaluazioaz hitz egingo da, indarguneak azpimarratuko dira, hobetzeko aukerak definitu eta hurrengo ikasturterako garapenerako helburuak finkatuko dira. Horrez gain, erakundeak hobetu beharrekoen ekarpenak ere jasoko dira.
- Amaieran, zehaztutako garapenerako helburuak, ekintza plana, eta Ikastolaren inguruko eskaera eta proposamenak jasoko ditu gidariak aplikazio batean (inprimaki hau betez).
- Prestakuntza beharrak eta erakundearen gaineko ekarpenak Zuzendaritza taldean aurkeztu eta landuko dira. Hortik, hurrengo ikasturterako prestakuntza plana garatuko da.
Bakarkako elkarrizketaren hainbat ezaugarri
- Bakarkako elkarrizketak izango dira, konfidentzialtasuna bermatuko den eremuan egingo dira.
- Solasean-elkarrizketa horretarako prestatuko diren gidariekin (etapako zuzendaritza taldekideekin edota sailetako arduradunekin) egingo da.
- Gutxi gorabehera, 30 minutu eta ordubete bitarteko iraupena izango dute.
- Solasean-elkarrizketa bi urtetik behin egingo da (hala nahi duenak urtero ere egin dezake). Autoebaluazioa urtero egin behar dute langile guztiek.
-
Bakarkako elkarrizketaren gidoia
- Harrera eta sarrera.
- Nola zaude? Nola doa ikasturtea? Ba al dakizu zertarako bildu garen gaur hemen?
- Norberaren hausnarketaren azalpena.
- Kontrastea. Gidariak bere feedback-a eskainiko dio lankideari.
- Ardurak hartzearen inguruko elkarrizketa.
- Solaskidea eta gidariaren artean, hurrengo ikasturterako garapenerako helburuak eta ekintza plana finkatuko dira.
- Zertan ari da ondo erakundea? Zertan hobetu beharko luke?
- Aplikazioan jasoko diren atalak adostuko dira.
- Agurra.
-
Bakarkako elkarrizketaren akta
- Solaskidearen izen-abizenak.
- Gidariaren izen-abizenak.
- Etapa edo saila.
- Elkarrizketaren eguna.
- Finkatutako garapenerako helburua.
- Ekintza plana.
- Erakundeari eginiko eskaera eta proposamenak.
Bakarkako elkarrizketetan, gidariak bileraren akta hartuko du inprimaki hau betez.
-
Bakarkako elkarrizketako ekintza-plana
- Zein konpetentzia landu nahi du?
- Zein ekintza jarriko ditu martxan horretarako?
- Noizko garatuko du ekintza bakoitza? (datak jarri).
- Zer behar du hori aurrera eramateko?
- Kanpo formazioa. Zein?
- Barne formazioa. Zein?
- Lanorduak bideratu edo liberatzea. Zenbat?
- Norbaiten jarraipen edo mentorizazioa. Nor?
- Ekintza edo proiekturen batean parte hartzea.
- Bestelako laguntza edo baliabideak. Zeintzuk?