HIZKUNTZAK

Zerbitzuak/administrazioa asteko oharrak (25.09.12)

 


IKASTOLA MAILAKOAK


Sexu-izaerako delituen ziurtagiria: berritze-eskaera

Sexu-izaerako deliturik egin ez izana egiaztatzen duen ziurtagiria berritu behar dute Ikastolako langile guztiek. Ikastolak datuak eguneratuta izan behar ditu prebentzioz, eta horretarako egiten da protokolozko eskaera hau.

2025eko abendura arteko epea dago ziurtagiria berritu/eguneratu, inprimatu eta nor bere etapako edo saileko arduradunari emateko. Har ezazue aintzat esandakoa, mesedez.

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Hik Hasiren 2025-26 ikasturterako laborategien eskaintza gehitu dugu. Goiko loturan dituzue guztiaren gaineko xehetasunak.

Ikasturte amaierako langile batzarra: ekainak 30

Ikasturte hasierako langile batzarra pasa berritan, esan ikasturte amaierakoa ekainaren 30ean egingo dela (erreferentziazko ordutegia: 09:00-13:00). Aurrerago berriz ere aipatuko dugun arren, gogoan har ezazue hitzordua, mesedez.

Ikasturte berria hastearekin batera… Blaitu Kluba bueltan da!

Gure komunitatea euskaraz blaitzea helburu duen kluba martxan da! Hirugarren ikasturteari ekiteko prest! Denboraldi berria iragartzen duen bideoa Blaitu Klubaren atarian duzue ikusgai. Iragarpen-bideo hori ikasleekin batera ikustera animatzen zaituztegu.

Honekin batera esan, LHko tutoreek dokumentu honetan dutela datorren astean kluba eratzeko jarraitu beharreko prozedura. HH eta DBHko tutoreek aurrerago izango dute klubaren asmoen berri.

Blaitu mingainak eta busti euskaraz!


BESTELAKOAK


Kilometroak Eguna 25: boluntario-eskaera Elgoibartik

Datorren urriaren 5ean, Elgoibarren egingo da Kilometroak Eguna, Gipuzkoako Ikastolen festa, “Salto-saltoka” lemapean.

Elgoibarko Ikastolako kideak hasiak dira urriko lanak bideratzen eta Orereta Ikastolako komunitatekideoi txosnan lan egiteko laguntza eskatu digute. Adinez nagusiak izan behar dute, beraz, boluntarioek.

Orain bi urte guk bezala, elgoibartarrek boluntarioak behar dituzte Kilometroak Eguna nahi eta behar bezala antolatzeko. Eta orain bi urte guk bezala, zinez eskertuko dute Gipuzkoako gainontzeko Ikastoletako kideen laguntza. Beraz, urriaren 5eko Kilometroak Egunean boluntario lanean aritzeko prest baldin bazaude, bete, mesedez, langile atariko hala dagokion inprimakia irailaren 21a baino lehen. Ostean jarriko gara izena eman dutenekin harremanetan, informazio xeheagoa helarazteko.

“Esnatu ala hil” liburua argitaratu berri da

“Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan” liburua ondu dute Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta Gari Goikoetxea euskara teknikariak. Aratz eta zorrotz, edozein euskaltzalek ulertzeko eran josi dute.

Interesgarria irudituta eta Ikastolako langile guztiak irakurtzera gonbidatzeko asmoz, liburuaren ale bana utziko da Ikastolako eraikin bakoitzean. Ez baduzue topatzen, galdetu liburuaz zuen ikas-etapako edo saileko arduradunari.

Hainbat irakurgai interesgarri