HIZKUNTZAK

Urdaburu Eguna 2024

Familiak

2024/11/24 8:00 am

2024/11/24 6:00 pm

Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan hurrengoa azaroaren 24an egingo da. Urdaburu Eguna izango da.

Goizeko ohiko mendi-txangoaren ostean, hala nahi duenak (haurrek zein helduek), Oiartzungo Arritxulo aterpetxean bazkaldu ahal izango du. Babarrun-jatea izango da helduentzako (20€). Makarroiak, oilaskoa eta postrea izango dituzte haurrek (5€). Bazkaria aurrez ordaindu behar da transferentziaz, izena ematean (ikusi kontua | jarri beharreko kontzeptua).

Ibilaldira soilik, bazkaltzera soilik edo bietara joateko aukera dago. LH3-DBH4 arteko ikasle eta familientzako doako autobus-zerbitzua egongo da norberak hala dagozkion joan-etorriak egiteko.

HHtik DBH4ra arteko haurrek, gaztetxoek eta haien familiek eman dezakete izena Urdaburu Egunean. Azaroaren 13a da horretarako azken eguna.

Adinaren arabera, hiru ibilbide egiteko aukera egongo da. Hemen txangoen gaineko xehetasunak eta izena emateko aukera:


LH3 ARTERAKO IKASLE ETA FAMILIAK:
SUSPERREGI-URDABURU-SUSPERREGI


  • Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.
  • Irteera-ordua: 09:00etan, Susperregin (norberak bere kabuz joan behar du hara).
  • Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00ak aldera, Susperregin.
  • Bazkariaren ordua: 14:30ean, Arritxulo aterpetxean (norberak bere kabuz joan behar du hara. Bazkalostean ere norberak bere kabuz itzuli behar du etxera).

LH3-DBH4 IKASLE ETA FAMILIAK:
SORONDO-URDABURU-LISTORRETA (13 km)


  • Haurrak/gaztetxoak bakarrik edo heldu batekin etor daitezke.
  • Irteera-ordua: 08:00etan, Iztietako geltokian (autobusez Sorondora).
  • Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00ak aldera, Listorretan (autobusa egongo da bazkaltzen geratzen ez direnak Iztietara jaisteko eta bazkaltzen geratzen direnak Arritxulora eramateko).
  • Bazkariaren ordua: 14:30ean, Arritxulon (autobusa egongo da bazkaltzera bakarrik joan nahi dutenentzako: 13:45ean, Zumardiko geltokian). Bazkalostean, autobusa 18:00etarako jaitsiko da Iztietako geltokira.
  • Oharra1: autobuseko joan-etorriak doakoak izango dira.
  • Oharra2: irteera honek domina lortzeko bi puntu balio ditu.

HELDUAK (IKASLERIK GABE):
IZTIETA-ZENTOLEN-TXIKIERDI-ITURRIOTZ-ARRITXULO (18 km)


  • Helduak soilik joan daitezke.
  • Irteera-ordua: 08:00etan, Iztietako autobus-geltokian.
  • Irteera-ordua bazkaltzera joateko: 13:45ean, Zumardiko geltokian. Bazkalostean, autobusa 18:00etarako jaitsiko da Iztietako geltokira. Ez da autobusik egongo bazkaldu aurretik Iztietara jaisteko.
  • Oharra: autobuseko joan-etorriak doakoak izango dira.