HIZKUNTZAK

Udal Guraso Eskola

Bestelakoak
Orereta-Errenteria

2020/11/11 3:00 pm

2021/05/21 11:00 pm

Udal Guraso Eskola Zerbitzuak jardunaldiak, bakarkako arreta zerbitzua eta guraso taldeak eskaintzen ditu. Herriko familia orori eskaintzen zaion zerbitzua da. Ikasturte honetako Ikastolako hitzorduak honakoak izango dira:

Jardunaldiak

  • Erlazio eta komunikazio positiboak eraikitzen ikasten (HH eta LH, urriaren 22an / DBH, urriaren 21ean)
  • Haur eta gurasoen emozioak nola kudeatu (HH eta LH, azaroaren 26an / DBH, azaroaren 25ean)
  • Gatazken kudeaketa familian (HH eta LH, urtarrilaren 28an / DBH, urtarrilaren 27an)
  • Haur zein helduen autokontrola garatzeko baliabideak (maiatzaren 10etik 21era; egun, ordu eta aukera anitzak)

Guraso taldeak

Guraso taldeak egonkorrak izango dira eta hilean behin bilduko dira (HHkoak asteazkenetan, LHkoak asteartetan eta DBHkoak ostegunetan) kezkak, esperientziak… partekatzeko. Baliabide berriak garatzeko gune ere izan nahi dute. Hona hemen Ikastolako hitzorduak:

  • Urria: HH, hilaren 7an / LH, hilaren 6an / DBH, hilaren 8an
  • Azaroa: HH, hilaren 11n / LH, hilaren 10ean / DBH, hilaren 12an
  • Urtarrila: HH, hilaren 13an / LH, hilaren 12an / DBH, hilaren 14an
  • Otsaila: HH, hilaren 10ean / LH, hilaren 9an / DBH, hilaren 11an

Hitzorduak Merkatuzarreko balioanitzeko gelan izango dira, 15:00etan. Izena emateko, bidali mezua gurasoeskola@errenteria.eus helbide elektronikora.

errenteria orereta udal familia eskola