Euskalgintzaren Kontseiluak “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” manifestazioa deitu du azaroaren 4an, Bilbon. Euskalduna Jauregitik abiatuko da, 17:00etan. Azken aste eta hilabeteetan auzitegietatik etorri den euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldia du iturburu manifestazioak. Euskalgintzakoez gain, beste eragile askok egin dute bat deialdiarekin (sindikatuek, alderdi politikoek…). Ikastolok ere bai, Euskalgintzaren Kontseiluko bazkide garen aldetik zein Euskal Herriko hezkuntza nahiz gizarte eragile gisa.
Herriko Xenpelar AEK euskaltegiarekin, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearekin eta Xenpelar bertso-eskolarekin batera:
- Manifestazioari babesa eskaintzeko herri-argazkia egiteko hitzordua jarri dugu: urriak 26, 19:00etan, herriko enparantzan. Hala nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu bertan parte hartzera.
- Azaroaren 4an Bilbora joateko autobusa antolatu dugu. 15:00etan aterako da Panier-tik eta txartelak salgai daude, besteak beste, Orereta Ikastolako Añabitarteko eta Esmalteriako bulegoetan; baita Xenpelar euskaltegian eta Arkaitza tabernan ere. (Helduak: 13€ | adin txikikoak, langabeak eta pentsiodunak: 8€).
Anima zaitezte ekimenekin bat egitera!