HIZKUNTZAK

MoreretaON 2024

Gernika - Agirre Lehendakariaren plazak

2024/03/08 8:00 am

2024/03/08 5:00 pm

Orain lauzpabost urte hasitako bideari jarraipena emanez, aurten ere egingo da MoreretaON ekimena, Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta.

Martxoaren 8an bertan egingo da MoreretaON, Orereta eta Oiartzo Ikastoletako ikasle eta langileek egiten duten hainbat orduko etengabeko korrikaldia. Udal ordezkariak eta herriko kirol zein eragile feministak ere gonbidatzen dira bertan parte hartzera. Aurtengo omendua Reyes Carrere izango da, kirol-ibilbide luze eta oparoa izan duen emakume herrikidea.

23. Korrikarekin ere oroituta, “Harro more!” lemapean egingo da lasterketa. Iaz bezala, errioaren bueltan: Gernika eta Agirre Lehendakariaren plazen inguruan.

Hala nahi duen herrikide orori ere luzatu nahi zaioMoreretaONen parte hartzeko gonbita: 16:30etik 17:00ak bitartean, hala nahi duen herritar orok izango du korrika aritzeko aukera. Beraz, zatozte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere errioaren bueltara soinean zerbait morea jantzita!

Antolaketa kontuengatik, izena eman behar da MoreretaONen parte hartu ahal izateko. Inprimaki hau bete behar da horretarako.


MoreretaON: izen-ematea

martxoak 8 MoreretaON