HIZKUNTZAK

MoreretaON 2023

Errioa: Ondartxo-Gernika plaza-Lehendakari Agirre plaza

2023/03/08 8:15 am

2023/03/08 5:30 pm

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Orereta Ikastolako ikasle eta irakasleek hainbat orduko etengabeko korrikaldia antolatu dugu “Errioan marea morea” lelopean. 

Izan ere, aurten, Kilometroak 23k MoreretaON Añabitartetik erriora eraman nahi izan du. Korrika-saioa errioaren bueltan burutuko dugu HH, LH eta DBHko ikasle eta irakasleek. Familiei eta hala nahi duen herritar orori ere luzatu nahi dizuegu gonbidapena: zatozte errioaren ingurura eta parte hartu!

MoreretaON 2023

  • 08:15: hasiera ofiziala Hibaikako egoitzaren parean
  • 08:15-09:45: DBH1 eta DBH2 Ondartxo inguruan
  • 10:00-10:30: Haur Eskola, HH2 eta HH3k MoreretaON ttikia Esmalterian
  • 10:15-11:45: HH4, HH5, DBH3 eta DBH4 Papeleraren parean
  • 15:00-16:30: LH Gernika plazaren parean
  • 16:30-17:30: familiak eta hala nahi duen herritar oro Gernika plazaren parean

Soinean zerbait morea ekartzera animatu nahi zaituztegu. Hala nahi izanez gero, kamiseta moreak eskura dituzue herriko enparantzako Kilometroak dendan. Animatu eta egin iezaguzue bisita! Zatozte erriora korri egitera!

MoreretaON