HIZKUNTZAK

Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Ikastola
Orereta-Errenteria

2021/03/08 12:00 am

Ikastolan ospatuko dugu efemeridea, egunak biltzen duenarekin bat egin eta hari bere lekua ere eskaini nahi diogulako. Hona hemen ekintza nagusienak:

MoreretaON, 8 orduko etengabeko korrikaldia. Orereta eta Oiartzo Ikastoletako ikasle zein irakasleek, txandaka, 8 orduko etengabeko korrikaldia egingo dute Añabitarteko futbol-zelaiaren bueltan dagoen pistan “Ausartak ez, askeak baizik” lelopean. 08:15etik 16:15era arteko ekimena izango da eta LH 1. mailatik hasi batxilergoko bigarren mailara arteko ikasleek hartuko dute parte. HHko haurrek ikasgelan bertan eta haren inguruan landuko dute ekimena. Emakumezkoak dituzten herriko kirol-eragileei eta udal ordezkariei ere egin zaie MoreretaON-en parte hartzeko gonbita.

“Ahots morea, haiena eta geurea” erakusketa. Euskal Herriko emakume aitzindarien lanari aitormena egiteko helburuz, “Ahots morea, haiena eta geurea” erakusketa osatuko dute LHko ikasleek horma-irudien bitartez. Erakusketa ikusgai izango da Añabitarteko zelai gorrian zenbait astez.

Ikasgelako lanketa. Haurren eta gaztetxoen adinari egokituta, egunean zehar zenbait lanketa egingo dira ikasgelan (eskulanak, abestiak, ipuinak, historiako pasarteak…)

Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoak 8