Aurten, Mari Domingiren Errepublika Magikoa abenduaren 6tik 22ra egongo da zabalik asteburu eta jaiegunetan. Bisitan etorri nahi izanez gero, aurrez sarrera erosi behar da ww.maridomingi.eus webgunean.
Mari Domingiren Errepublika Magikoa Euskal Herriko betiko tradizioak eta egungo gizartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa da. Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtzen da haren inguruko zelaiguneak magiaz eta iratxoz betez.
Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere Mari Domingiren Errepublika Magikora! Eskutitzak jasotzeko zain izango duzue Mari Domingi, salda bero eta guzti!