HIZKUNTZAK

Mari Domingiren Errepublika Magikoa

Añabitarte

2023/12/01 5:00 pm

2023/12/17 8:15 pm

Aurten, Mari Domingiren Errepublika Magikoa abenduaren 1etik 17ra egongo da zabalik asteburu eta jaiegunetan. Gutun galduaren ibilbideari musika nota galduenak hartuko dio erreleboa aurten. Bisitan etorri nahi izanez gero, aurrez sarrera erosi behar da www.maridomingi.eus webgunean. Jada zabalik da horretarako aukera.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa Euskal Herriko betiko tradizioak eta egungo jendartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa da. Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtzen da haren inguruko zelaiguneak magiaz eta iratxoz betez.

Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere Mari Domingiren Errepublika Magikora! Eskutitzak jasotzeko zain izango duzue Mari Domingi, salda bero eta guzti!

Mari Domingi