HIZKUNTZAK

[LH1] Ikasleek Añabitarte ezagutzeko aurkezpen eguna

Familiak
Añabitarte

2024/09/06 9:30 am

2024/09/06 11:30 am

HHko etapa bukatuta, 2024-25 ikasturtean talde zein gune eta eraikin berriak estreinatuko dituzten LH1eko ikasleentzako Añabitartera bisita-eguna antolatu da.

Irailaren 6an izango da. 09:30ean Linon elkartuko dira haurrak 2023-24 ikasturtean beren tutore izan dituztenekin eta 10:00ak aldera Añabitartera igoko dira autobusez. Bertan tutore berriak ezagutzeko eta talde berrietan egoteko aukera izango dute. 11:30ean jaitsiko dira bueltan Linora eta autobus-geltokian jaso beharko dira haurrak ordu horretan. Irailaren 6ko bisita-eguna borondatezko hitzordua da.