Zubiak Eraikiz egitasmoari esker, HH, LH nahiz DBHko hainbat ikaslek harremana dute Lapurdiko Hendaia, Ziburu eta Biriatuko Ikastoletako ikaskideekin, eta Nafarroako Bera eta Lesakakoekin.
Pasa den apirilaren 7an LHkoak Hendaia eta Ziburura joan ziren eguna pasatzera eta oraingoan Gure Ikastolako (Hendaia) eta Kaskaroteneako (Ziburu) lagunak etorriko dira bueltan bisitan Añabitartera.