Martxoaren 14tik 24ra, 23. KORRIKA Euskal Herri osoan barrena ibiliko da Harro Herri oihuka. Oarsoaldeko AEK euskaltegiek antolatuta, eskualdean Korrika Txikiak eta Gazteak ere izango dira. Gure herrian, ikastetxe guztiak martxoaren 21ean (Korrika Txikia HH eta LHko haurrek) eta 22an (Korrika Gaztea DBHko eta batxilergoko gaztetxo eta gazteek) irtengo gara kalera lasterka egitera.
