HIZKUNTZAK

Kilometroak Txikia

Erdigunea

2023/01/28 4:30 pm

2023/01/28 8:00 pm

Azaroko Kilometroak 23ren aurkezpenaren eta dendaren inaugurazioaren ostean, Kilometroak Txikia izango da hurrengo ekitaldi nagusia. Jada Kilometroak urtean sartuta, herrian eta herritarrentzako Kilometroak-i etorrera-jaia egitea da asmoa. Ikusi aurkezpen-bideoa.


EGITARAUA


  • 16:30-18:30: adin ezberdinetako haur eta gaztetxoentzako ekintzak Gabierrotako Evaristo Bozas (LH4ra arteko haurrak) eta Gernika (LH5etik aurrerako gaztetxoak) plazetan. Eguraldi txarra eginez gero, Gaztañoko pilotalekuan eta Koldo Mitxelena ikastetxeko estalpean egingo dira ekintzak, hurrenez hurren.
  • 19:00: errioa argiztatu Panier eta Lekuona Fabrikako zubien artean
  • Ondoren: mokadutxoa Lehendakari Agirre plazan, DBHko ikasleen musikaz lagunduta
  • Amaitzeko: zezen suzkoa Lehendakari Agirre plazan

EKINTZETAN PARTE HARTZEKO HAURREN IZEN-EMATEA


Antolaketa kontuengatik, 16:30etik 18:30era arteko ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da.

  • Umeen gunea (LH4ra arteko haurrentzako): jolasak, tailerrak eta txokolatada Gabierrotako Evaristo Bozas plazan >EMAN IZENA<
  • Gaztetxoeen gunea (LH5etik aurrerakoentzako): ginkana eta askaria, Gernika plazan >EMAN IZENA<

LANEAN ARITZEKO PREST DAUDEN BOLUNTARIOEN IZEN-EMATEA


erriola kilometroak