HIZKUNTZAK

Kilometroak 23: “Erriola” abestiaren aurkezpena

2023/05/05 11:00 am

2023/05/06 11:00 pm

Jon Maia bertsolariak sortu ditu Orereta Ikastolak antolatutako Kilometroak 23 jaiaren “Erriola” abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika.

Maiatzaren 5ean izango da entzungai “Erriola” abestia audio plataforma nagusienetan (Spotify, iTunes…) eta maiatzaren 6an joko du zuzenean Janus Lester taldeak estreinakoz gure herriko Agirre Lehendakaria plazan, gaueko 21:30ean, Kilometroak 23ren egitarauko “12 orduz Erriolan” kultur maratoiari amaiera emateko.

Irakurri “Erriola” abestiaren letra

Entzun “Erriola” kanta

abestia erriola kilometroak