HIZKUNTZAK

"12 orduz Erriolan" kultur maratoia hemen da

Lehendakari Agirre plazak (Lino) “12 orduz Erriolan” ekimena hartuko du maiatzaren 6an (larunbata). Kilometroak 23ren markoan, Orereta Ikastolak herriko eta inguruetako eragile eta artistekin osatu duen kultur maratoia izango da; 11:00etan hasi eta 23:00etara arte euskara ardatz izango duten arte diziplina ezberdinetako emanaldiak jasoko dituen egitaraua. 

Kilometroak Kultur Elkartea eta Orereta Ikastola pozik gaude programa osatzeko jaso ditugun proposamenekin eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei deialdiari emandako erantzunagatik. Hala, bertan izango dira, Lur Korta ipuin kontalaria, Herri Arte Eskolako ikasleak, Lau Haizetara Euskaldun Topagunea, Beti Prest Dantza Taldea, Hola Zirkua, Amulleta Danbor Kofradia, Orereta Ikastolako ikasle, familia zein irakasleak, Hiruki Biraka, Edu Magoa, Xenpelar Bertso Eskola, Soinuenea, Concha Rociera, Sageltarrak, Lawless Records, Zilibito Records eta DJ Iker Rodriguez.

Gainera, egunari amaiera emateko Janus Lester musika taldeak Kilometroak 23rako konposatu duen “Erriola” abestia eskainiko du lehen aldiz jendaurrean. 21:45ean izango da hori, eta ondoren, 23:00ak arte, kontzertua emango du Berako taldeak.


“12 ORDUZ ERRIOLAN”: EGITARAUA


  • 11:00-11:15: Aurkezpena eta Oreretako gazte sortzaileen emanalditxoa
  • 11:15-11:30: Lur Korta ipuin kontalaria
  • 11:30-12:30: Herri Arte Eskolako ikasleak: Klakea, Orkestra Txikia eta Erromeria
  • 12:30-13:00: Lau Haizetara Euskaldun Topagunearen Kantujira
  • 13:00-13:45: Beti Prest Dantza Taldearen Muxikoak
  • 13:00-14:00: Hola Zirkua
  • 14:00-14:20: Amulleta Danbor Kofradia
  • 14:20-14:30: Orereta Ikastolako Familia Laukotea
  • 14:30-14:50: Orereta Ikastolako DBH Banda
  • 15:00-15:30: Orereta Ikastolako LHko ikasle sortzaileak
  • 15:30-16:15: Hiruki festa familian: gimnasia akrobatikoa
  • 16:15-16:25: Edu Magoa
  • 16:15-17:15: Xenpelar Bertso Eskola
  • 16:25-17:15: Soinuenearen turuta tailerra
  • 17:15-17:45: Herri Arte Eskolako ikasleak: Balleta
  • 17:45-18:45: Concha Rocieraren sevillanak
  • 18:45-19:15: Kontzertua: Sageltarrak
  • 19:15-19:25: Iraitz Apezetxearen diabolo saioa
  • 19:15-20:00: Kontzertua: Lawless Records (FDLT, Traydeal, Blueice Davies eta Marc Moleman)
  • 20:00-20:45: Kontzertua: Zilibito Records
  • 20:45-21:45: DJ Iker Rodriguez
  • 21:45-23:00: Kontzertua: Janus Lester eta Kilometroak 23ren abestiaren aurkezpena
12 orduz erriolan erriola Kilometroak