HIZKUNTZAK

[HH3-LH3] Negulekuak

Ikastola
Linoko eraikina

2022/12/26 9:00 am

2023/01/05 1:00 pm

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, aurten lehenengoz Negulekuak antolatu ditu Orereta Ikastolak.

Negulekuen ardatza negua bera da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinekin gozatuko dute haurrek.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Negulekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu. Horretarako lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa… dira, horiek haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantziaren jakitun baikara.

negulekuak