Urtero legez, Ikastolak aurten ere antolatuko ditu bere udalekuak. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra izango dira, 2 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako (HH2-LH6).
Maiatzaren 13ra arteko epea dago Ikastolako udalekuetan izena emateko. Hemen topatuko dituzue xehetasun guztiak eta izena emateko aukera.
Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea da Orereta Ikastolako udalekuen helburua eta erabateko lotura du gure hezkuntza-proiektu eraldatzailearekin.
2 urteko haurren udalekuez Ikastola arduratuko da zuzenean. 2-3 urteko haurrentzako hezitzailearen erreferentziak duen garrantziaz jabetuta, hezitzaileak haur hezkuntzako titulazioa duten pertsonak izaten dira, programazioa zein ekintzak haurren behar, nahi eta interesetara egokituz. HH3tik LH3ra, Zirimola (Ikastolen Elkarteko aisialdi-taldea) arduratuko da Ikastolako udalekuen kudeaketaz. LH4tik LH6ra artekoenez, berriz, Tximeleta aisialdi elkartea.