Maiatzaren 22tik ekainaren 5era bitartean, HH2tik HH5era arteko ikasleak Mutt Jaunaren Fregona (HH2- Victoria Eugenia), Mr Bo (HH3 eta HH4 – Antzoki Zaharra) edo Andereñoa (HH5 – Antzoki Zaharra) ikuskizunak ikustera joango dira.
“Eskolatik Antzokira” programa didaktikoaren baitako irteera da. Antzerkiarekiko sentikortasuna eta antzerki-hezkuntza garatzea da helburua. Haurrak arte eszenikoetara, zuzeneko arteetara, hurbiltzea oso interesgarria da haien prestakuntza akademiko eta bizimodurako.