HIZKUNTZAK

[DBH1] Planeta Dantzan ekimena

DBH Familiak

2024/01/08 8:00 am

2024/05/31 4:31 pm

DBH1eko ikasleak “Planeta dantzan” programan parte hartzen ari dira. Programa hau ingurumen-hezkuntzako (Cristina-enea fundazioa) eta arte-sorkuntzako eragileen (Malandain Ballet Biarritz) arteko lankidetza bereziagatik nabarmentzen da.

Programa honen helburua ikasleak ingurumenaren ezagutzan eta babesean sentsibilizatzea da. Horretarako, ezagutza zientifikoak eta artistikoak partekatuz eta arrazionaltasuna eta alderdi emozionala lotuz.

Programan Iruña, Donostia eta Akitania Berriko eskolekin batera hartuko du parte Orereta Ikastolak.

Programa lau saioz osatuta dago:

  1. Lehenengo saioa (Ikastolan): Ingurumen-hezitzaile batek programa eta ingurumen-arazoa aurkeztuko die ikasleei. Ondoren, Malandain Ballet Biarritz taldeko kide batek dantzarekin lehen kontaktua eskainiko die ikasleei.
  2. Bigarren saioa (Victoria Eugenia antzokian): Biarritzeko, Donostiako, Orereta-Errenteriako eta Iruñeko talde guztiak Malandain Balletaren “SAISONS” ikuskizunean (berezko obraren egokitzapena izango da) izango dira. Lanak modu original eta artistikoan planteatzen du lehen aipatutako ingurumen-gaia. Lana amaitzean, solasaldia egingo da balletaren konpainiako kideekin.
  3. Hirugarren saioa (Ikastolan): Malandain Ballet Biarritzeko kide batek saio praktiko bat zuzenduko du ikastetxean, dantzaren bidez obrako koreografia esanguratsuenetako batzuetan sakonduz.
  4. Laugarren saioa (Ikastolan): Parte hartzen duten ikastetxeek unitate didaktiko bat izango dute ikasgelan ingurumen-alderdiak lantzeko.
arte hezkuntza ingurumena