HIZKUNTZAK

Ikastolako udalekuak: izen-ematea

Ikastola
Orereta-Errenteria

2021/04/16 12:00 am

2021/05/17 11:00 pm

2 urtetik hasi eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak eskainiko ditugu aurten ere Orereta Ikastolan, COVID-19aren zabaltzea eta kutsatzea ekiditeko segurtasun eta osasun neurri guztiak betez.

Ekainaren 28tik uztailaren 16ra arteko iraupena izango dute udalekuek; goizez, 08:00etatik 13:00etara. Bi urteko haurrak Ikastolak Esmalterian duen egoitzan egongo dira eta gainontzekoak, berriz, Añabitarten.

Hala nahi duten familia guztiei (ez Ikastolakoei bakarrik) zuzendutako eskaintza da eta izena emateko epea irekita dago datorren maiatzaren 17ra arte. Hemen infomazio gehiago eta izena emateko aukera

udalekuak