HIZKUNTZAK

BETEA DAGO – Baso-eskola garbitzeko eguna

Ikastola
Orereta Ikastola, Baso-eskola

2022/03/20 11:00 am

2022/03/20 1:00 pm

Basoen Nazioarteko eguna da martxoaren 21a, basoek pertsonen eta Planetaren bizitzan duten berebiziko garrantziaz kontzientziatzeko eguna. Orereta Ikastolak baieztapen horrekin egunerokoan bat egiten duenez, martxoaren 20rako, Baso-eskola garbitzeko gonbita egiten dizue familiei. Giro ederrean eta elkarlanean urteetan zehar pilatu den zaborra atera, basoa ezagutu eta inguruaz gozatzeko aukera izango da.

Arropa eta oinetako egokiak ekartzea eskertuko genizueke, eta baita hondakinak biltzeko eskularruak ere.

Goizeko 11:00etatik 13:00ak arte izango da. Baserrian, hamaiketakoa eskainiko du Ikastolak.

Izen ematea animatu nahi zaituzte Ikastolak. Horretarako, bete ondorengo inprimakia (etorri behar duen pertsonako izen emateko bat egin behar da):