Ikasturtea amaitzear da eta haurrak Ikastolan ez dauden egunak aproposak izaten dira hainbat mantenu lanetarako. Gure kasuan, besteak beste, Añabitarteko berdeguneak garbitzeko. Ikasleek ikasturtean zehar erabiltzen dituzten baso-eskola, baratzea, zelaiak, adaskak eta zuhaitzak altxorra dira. Ikasturtean zehar txukun mantentzeko lanak egiten dira eta behar bezala zaintzeko noizbehinkako garbitze-lan sakonagoak ere behar izaten dituzte.
Garbitze-lan sakonago horiek auzolanean egingo ditugu ekainaren 21ean eta 28an (aldaketak egon daitezke eguraldiaren arabera). Horretarako talde eragilea osatuta dago. Gisa horretako lanetan eskarmentua duten ikastolakideak dira eta zehaztua dute zer lan eta nola egin. Laguntzaileak behar dituzte egitekoak errazago eta azkarrago egiteko.
Belarra, sastrakak edota laharra mozten noizbait pixka bat aritua zara? Bete beheko inprimakia eta lagundu Añabitarte polit eta zainduta mantentzen. Anima zaitezte, ingurune zoragarria dugu Añabitarten eta jarrai dezagun zaintzen!