HIZKUNTZAK

Adaxka Berriak: Musikasten kontzertua

Lekuona Fabrika

2023/05/20 7:00 pm

2023/05/20 8:30 pm

Kilometroak 23-ko ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Proiektu honen bidez, Ikastolako 2. mailako ikasleak, Ziburu eta Hendaiako Ikastoletakoekin batera, tradiziozko 6 euskal kanten moldaketak ikasten ari dira, Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) ditugu bidaide proiektu honetan. 

Apirilaren 2an Baionako Lauga aretoan Herri Urratsen 40. urteurrena, Pirritx, Porrotx eta Marimotsen 35.a, Berria egunkariaren 20.a eta Orereta Ikastolaren 60.a ospatzeko egindako emankizun txikiaren ondoren, Adaxka Berriak ekimenaren azken helburua maiatzaren 20an Musikasteren baitan kontzertu bat eskaintzea da. Emankizun horretan, Hendaia, Ziburu eta Orereta Ikastolako ikasleez gain, Herri Arte Eskolako dantza eta musika ikasle eta irakasleek, eta Thierry Biskary eta Sua Enparantza artistek ere parte hartuko dute. Jon Maya Sein da gidoilaria; eta Maddalen Dorronsoro, musika-zuzendaria.



adaxka berriak erriola kilometroak musikaste