HIZKUNTZAK

23. KORRIKA: Ikastolako kilometroa

Galtzaraborda 53 - Bizarain ikastetxea

2024/03/23 11:45 pm

2024/03/24 12:15 am

KORRIKA ofizialaren 23. edizioa martxoaren 23an helduko da gure herrira. Horiek horrela, Orereta Ikastolaren kilometroan parte hartzera gonbidatu nahi dugu Ikastolakide eta herritar oro.

Orereta Ikastolaren kilometroa 2656.a izango da. Martxoaren 24ko 00:05ak aldera helduko da lasterketa kilometro horretara, Galtzaraborda 53. zenbakira (autobus geltokira). Herriko DBHko eta batxilergoko ikastetxeetako gazteek ekarriko dute lekukoa Beraungo Eroskitik behera eta herriko ikastetxeetako ordezkariei emango die Orereta Ikastolak Bizarain ikastetxearen parean.

Ikastolako kilometroan parte hartzeko gonbitaz gain, DBHko eta batxilergoko gazteenean eta herriko ikastetxeenean ere lasterka aritzera animatu nahi ditu Orereta Ikastolak Ikastolakideak eta herritarrak, Orereta eta Oiartzo Ikastolonak ere izan bai baitira kilometro horiek.

korrika