ETAPA MAILAKOAK
Asteko ekintzak: Ikus Calendar
- LH: Prestakuntza A.A.
- LH: Euskararen Eguna (etapako bazkaria)
- LH2: Baso eskola
- LH6: Taupadak
- *Yoga saiorik ez
Mari Domingi Baserrian
Abenduaren 6tik aurrera, Mari Domingiren Errepublika Magikoa izango dugu Baserrian, abenduaren 23ra arte. Hori dela eta, Baserria ez da egongo erabilgarri.
Ebaluazio bilerak
Jarraian, ebaluazio bileretan bakoitzak izango dituen funtzioak dituzue. Garrantzitsua izango da hauek behar bezala betetzea.
Horrez gain, tutoreek ebaluazio bilera dinamizatzeko txantiloia duzue eskuragarri. Txantiloi honen kopia karpeta honetan sartu beharko duzue dagokion ebaluazio eta mailan. Hau garaiz egitea komeni da espezialistek beraien ekarpenak egin ditzaten. Espezialistei gelen ordena aurretiaz aipatzea ere garrantzitsua izango da, horien antolaketa erraztu dezan. Gogoratu akta honek ebaluazio bilera baino 24 ordu lehenago prest egon behar duela tutoreek bilera ongi prestatzeko nahikoa denbora izan dezaten.
Notek ere 24 ordu lehenago sartuak egon behar dute Inikan, bezperan, koordinatzaileak izarak banatu/partekatu ditzan irakasle guztiekin.
Gogoratu ere, egiten ditugun egokitzapen horiek JPPetan islatuak egon behar direla. Beraz, horiek osatuak eta eguneratuak izan behar ditugu ebaluazio bilerarako.
Behin ebaluazio bilera egin ondoren, tutorea izango da dokumentu hori osatuko duena (sinadurak, besteak beste), eta dokumentua eskaneatu eta Inikara igoko duena.
“Tumba puertas”
Badirudi, azken aldian, gure ikasleak jolas berri honetan jolasean dabiltzala kanpoko eremuan daudenean. Geletan gaia lantzeko eskatzen dizuegu, izan ere, ateak puskatzen hasiak dira jada.
Aniztasunari erantzun!
Azken klaustro hauetan adostutako eta hartutako erabakiak biltzen dituen dokumentua duzue hemen. Eskerrik asko egindako ekarpen guztiengatik.
Eguberriko kalejira
Eguberrietako kalejiraren harira, hona hemen hainbat xehetasun:
- Entsegu eguna: ABENDUAK 18, osteguna
- Heltzen: 9:30-10:00
- Hazten + HH5: 10:00-10:30
Abenduaren 24an, 11:00etan Linon elkartuko gara eta 11:15ean kalejirari hasiera emango diogu.
Ahotsak epeltzen joateko, hemen gabon kanten bilduma.
Inauteriak
Oraindik asko falta den arren (otsailaren 12an hasiko dira), jada herri mailan bozketa egin da eta 2026ko inauterietako gaia Tim Burton izango da.
Gurean, aurten, herri mailako gaia ez dugu aintzat hartuko: EUSKAL INAUTERIA gaia lehenetsi dugu. HHko etapan ere horrela egingo dute. Beraz, aurrerago mozorroen eta dantzen xehetasunak emango dizkizuegu.
Euskararen Eguna
Asteazkenean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dugu. 6D gelako panterekin batera antolatutako egitaraua duzue honakoa.
Eguna iritsi aurretik, komeni da ikasleei honako bi ohar hauek jakinaraztea:
- Batetik, goizean ospatuko den karaokerako, ileorde, apaingarri edo sasi-mikrofonoak ekarri ditzaketela jaialdia girotzeko.
- Bestetik, bezperatik, euskarazko mahai-jokoak ekarri ditzaketela arratsalde entretenigarria igarotzeko asmoz.
Asteko kanta
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko denez, datorren astean zehar “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” abestia entzungo dugu.
IKASTOLA MAILAKOAK
Solasean: norberaren hausnarketa eta bakarkako elkarrizketak
Iaz hasitako bideari jarraituz, aurtengo ikasturtean ere izango dugu Solasean. Langile atariko gainaldeko azpimarretan duzue norberaren hausnarketa egiteko eta bakarkako elkarrizketarako hitzordua hartzeko aukera. Hausnarketa denok egingo dugu; bakarkako elkarrizketa, berriz, iaz egin ez zutenek (iaz egin zuen norbaitek aurten ere egin nahi balu, ez dago inongo arazorik). Bata egiteko eta besterako hitzordua hartzeko epea urtarrilaren 11n amaituko da.
Bakarkako elkarrizketarako hitzordua hartu aurretik, norberaren hausnarketa egin behar da; eta gutxienez hiru egun lehenago hala dagokion gidariari bidali behar zaio. Epe hori gutxi gorabeherakoa da, baliteke gidariak egun gehiagoko tartea eskatzea. Bestalde, jakizue, gidariek elkarrizketak modu orekatuan egin ditzaten, jasotako eskaeren arabera beteko direla gidari bakoitzaren hitzorduak eta, beraz, hortik aurrerako eskatzaileek beste gidari bat aukeratu beharko dutela.
Artezkaritza Kontseilua: azaroko bilera
Azaroaren 26an egin zen Artezkaritza Kontseiluaren azaroko bilera. Bertan landutako gaiak ez daude itxita, lanketa luzeagoa behar dute. Ez da erabakirik hartu eta hortaz, aurrerago emango da horien berri; hala dagokionean eta hala dagokien bideak erabiliz. Beraz, ez da Artezkaritza Kontseiluaren azaroko bileraren deskargurik zintzilikatu langile atarian.
Ikasleen irudi-baimen eguneratuak ikusgai Inikan
Ikasle bakoitzaren irudi-baimen eguneratuak ikusgai daude Inikan, ikasle bakoitzaren fitxan. Non? Ikaslearen datuen atalean, behean eskuinaldean.
“Tik”a badu eta beltzez badago, baimena duenaren seinale; gorriz badago eta “tik”-ik ez badu, baimenik ez duela esan nahi du.
Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua
Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Hezkuntza birpentsatzeko gakoak ematea helburu duen Nélida Zaitegi de Miguelen “Alto y Claro” liburuaren aurkezpena eta osteko solasaldia gehitu dugu. Langile atariko prestakuntza eta jardunaldien atalean topatuko dituzue xehetasunak.
HIZPRO | Abenduko kalko okerra
Eskura duzue abenduko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.
Blaitu – Euskaraz Bizi | Euskararen eguneko pregoia
Abenduaren 3a ate joka dugunez, Blaitu Klubak Euskararen Eguneko pregoia prestatu du, geletan egunari hasiera emateko ikus dezazuen. Blaitu Klubaren atarian (emisio berezietan) topatuko duzue bideoa.
Gabonetako saskien zozketa
Ohiturari jarraituz, aurten ere DBHko eraikinean Orereta-Oiartzoko gabonetako saskiak zozketatuko ditugu.
Ikastolako langile guztiak izena ematera animatu nahi zaituztegu! Zozketa abenduaren 19an egingo dugu eta horretarako 10€ jarri beharko ditugu. Parte hartu nahi baduzue, galdetegi hau bete, mesedez. Horretarako azken eguna abenduaren 5a da. Dirua jasotzekoa, berriz, abenduaren 10a.
Etapa bakoitzean arduradun batek jasoko du dirua:
- HH: Amaia Pascua
- LH: Imanol Mitxelena eta Maria Eugenia Otermin
- DBH + zerbitzuak: Nerea Laurenz
- BATX: Janire Urrestarazu
Mila esker eta… ZORTE ON GUZTIOI!!!
Matrikulazioa 2026-27: testuinguruaren azterketa
Urtero matrikulazio-garaia heldu aurretik egin ohi dugun azterketa (herriko jaiotza kopuruari eta haien jatorriari buruzkoa) hemen duzue ikusgai.
BESTELAKOAK
Katalogoa.eus: Euskarazko Produktuen Katalogoa
Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998an Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena da, egun ehundik gora toki-entitatek sustatzen dutena. Besteak beste, 16 urte bitarteko gazteentzako euskarazko kultur produktuen bilduma eguneratua egitea da helburua. Eguberriak ate joka ditugunez, interesgarria izan daitekeelakoan, www.katalogoa.eus webgunean hainbat eta hainbat opari-aukera topatuko dituzue.
Hainbat artikulu interesgarri
- “Ikastola: euskarak behar zuen eskola” (Berria)