HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (25.09.12)


ETAPA MAILAKOAK


Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • HELTZEN: Kirol hastapenekin hasi
  • LH3: Bizarainera goiz-pasa
  • LH: Pedagogia Alvarorekin
  • LH5-HH4: Lagun txiki, lagun handi

Guraso bilera orokorrak

Guraso bilera orokorrak gertu ditugun honetan, aldez aurretik,  guraso ordezkariarekin harremanetan jarriko gara ondorengo gaien inguruan hitz egiteko.

  • Maila guztiak: Bilera orokorrak areto nagusian hasiko ditugu eta ondoren bakoitza dagokion gelara joango da. Areto nagusian Berrikuntzakoek boletin berriaren inguruko azalpenak emango dituzte. Datozen egunetan jakingo dugu beste gai batzuen inguruko (familia laguna…) azalpenik ere eman beharko den.
  • Bilera aurreko astean tutoreak gelako guraso ordezkariarekin jarriko dira harremanetan, ohi bezala, ondoko gaiak adosteko:
    • Hizkuntza politika: Gelan euskaraz ulertzen ez duten gurasoak identifikatu eta ulermen hori bermatzeko neurriak hartu:
      • 4-5 lagun badira: xuxurlatze teknika erabiliko dugu eta guraso ordezkariak aldez aurretik gurasoak lotuko ditu hau bideratzeko.
      • 6 baino gehiago badira, guraso ordezkariak laburpen txiki bat egingo du gaztelaniaz.
    • Familia laguna programaren xehetasunak eta garrantzia.
    • Ekimen herritarrak: Dakizuen bezala, gurasoen parte hartze taula eguneratu genuen iaz. Hori dela eta, maila bakoitzak ardura bat izango du. Aurkezpenean gai hau ere aipatuko dugu guraso ordezkariarekin batera.
    • Aipatzeko gairik ba ote duen galdetuko diogu, eta bileran bertan, tarte bat eskainiko diogu.
  • LH1-LH4ko tutoreak iazko guraso ordezkariarekin jarriko dira harremanetan.

Karpeta honetan, maila bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa duzue eskura. Maila guztietan aipatu beharreko aurkezpena ere hemen duzue, zuen aurkezpenetan txertatzeko.

Goiz eta arratsaldeko autobusen antolaketa

Goiz eta arratsaldez hasiko garen aste horretan (irailaren 22an), ikasleak 16:10erako ateratzeko eta ilaran jartzeko eskatu nahi dizuegu, begiraleak iritsi bitartean. Guraso bilerak izango direnez, autobusak geltokietara garaiz iristen lagundu nahi dugu honekin. Modu honetan, gurasoek denbora nahikoa izango dute seme-alabak jasotzeko eta ondoren, guraso bilera orokorrera garaiz iristeko.

Altzari soberakinak

Sarreran, geletan soberan dituzuen eta botatzekoak diren altzariak pilatzen ari gara. Astelehena arteko epea jarriko dugu soberan dituzuen altzariak sarrerara ateratzeko. Astelehenean txoko hori hustuko dugu, beraz, ondoren altzaririk txoko horretara ez ateratzeko eskatu nahi dizuegu. Egoera onean dauden altzariak baina gelan behar ez dituzuenak badituzue,  jakinarazi zuzendaritzari eta Aitorrekin aztertuko dugu non gorde ditzakegun horiek.

Hutsegiteak Inikan

Eskola-orduetan hutsuneak sortuko baditugu (sendagileara goazelako, formaziora goazelako, kirol hastapenak, irteerak…) astebeteko aurrerapenaz Inikan hutsunea sartzea beharrezkoa zaigu ahal den modurik txukunenean kudeatu ahal izateko.

Asteko kanta

Datorren astean Atlantikaldia ospatuko dugunez, “Marean” abestia entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Sexu-izaerako delituen ziurtagiria: berritze-eskaera

Sexu-izaerako deliturik egin ez izana egiaztatzen duen ziurtagiria berritu behar dute Ikastolako langile guztiek. Ikastolak datuak eguneratuta izan behar ditu prebentzioz, eta horretarako egiten da protokolozko eskaera hau.

2025eko abendura arteko epea dago ziurtagiria berritu/eguneratu, inprimatu eta nor bere etapako edo saileko arduradunari emateko. Har ezazue aintzat esandakoa, mesedez.

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Hik Hasiren 2025-26 ikasturterako laborategien eskaintza gehitu dugu. Goiko loturan dituzue guztiaren gaineko xehetasunak.

Ikasturte amaierako langile batzarra: ekainak 30

Ikasturte hasierako langile batzarra pasa berritan, esan ikasturte amaierakoa ekainaren 30ean egingo dela (erreferentziazko ordutegia: 09:00-13:00). Aurrerago berriz ere aipatuko dugun arren, gogoan har ezazue hitzordua, mesedez.

Ikasturte berria hastearekin batera… Blaitu Kluba bueltan da!

Gure komunitatea euskaraz blaitzea helburu duen kluba martxan da! Hirugarren ikasturteari ekiteko prest! Denboraldi berria iragartzen duen bideoa Blaitu Klubaren atarian duzue ikusgai. Iragarpen-bideo hori ikasleekin batera ikustera animatzen zaituztegu.

Honekin batera esan, LHko tutoreek dokumentu honetan dutela datorren astean kluba eratzeko jarraitu beharreko prozedura. HH eta DBHko tutoreek aurrerago izango dute klubaren asmoen berri.

Blaitu mingainak eta busti euskaraz!


BESTELAKOAK


Kilometroak Eguna 25: boluntario-eskaera Elgoibartik

Datorren urriaren 5ean, Elgoibarren egingo da Kilometroak Eguna, Gipuzkoako Ikastolen festa, “Salto-saltoka” lemapean.

Elgoibarko Ikastolako kideak hasiak dira urriko lanak bideratzen eta Orereta Ikastolako komunitatekideoi txosnan lan egiteko laguntza eskatu digute. Adinez nagusiak izan behar dute, beraz, boluntarioek.

Orain bi urte guk bezala, elgoibartarrek boluntarioak behar dituzte Kilometroak Eguna nahi eta behar bezala antolatzeko. Eta orain bi urte guk bezala, zinez eskertuko dute Gipuzkoako gainontzeko Ikastoletako kideen laguntza. Beraz, urriaren 5eko Kilometroak Egunean boluntario lanean aritzeko prest baldin bazaude, bete, mesedez, langile atariko hala dagokion inprimakia irailaren 21a baino lehen. Ostean jarriko gara izena eman dutenekin harremanetan, informazio xeheagoa helarazteko.

“Esnatu ala hil” liburua argitaratu berri da

“Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan” liburua ondu dute Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta Gari Goikoetxea euskara teknikariak. Aratz eta zorrotz, edozein euskaltzalek ulertzeko eran josi dute.

Interesgarria irudituta eta Ikastolako langile guztiak irakurtzera gonbidatzeko asmoz, liburuaren ale bana utziko da Ikastolako eraikin bakoitzean. Ez baduzue topatzen, galdetu liburuaz zuen ikas-etapako edo saileko arduradunari.

Hainbat irakurgai interesgarri