ETAPA MAILAKOAK
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- HAZTEN: Ebaluazioa eta buletina
- LH2-3: Alvaroren behaketa
- LH4: Alvaroren deboluzioa
- LH1-2: Ekogunekoekin saioa
- LH6: GUREAK bisita
- LH6: UEK bilera ikasle ordezkariekin
- LH: Zubiak Eraikiz 2. trukea
- LH: Agate deunaren bezpera
- LH: Lantaldeak
- LH: Chamaleon theatre
- LH: Klaustroa
Ratioak
Itundua | T.Publikoa | |||||
2 urte | 18 | 18 | ||||
HH | 25 | 20* | Berez 23 baina 20koa da sindikatuekin adostasuna | |||
LH | 25 | 23 | ||||
DBH | 30 | 25 | ||||
Batxi | 35 | 27 |
Santa Ageda bezpera eta inauteriak
Dakizuen bezala, datorren asteartean, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperako koplak abestuz eskean aterako gara baserriz baserri. Hona hemen xehetasunak jasotzen dituen dokumentua. Calendarren ere txertatuta dago.
Hurrengo ekimena Santa Ageda bezpera den arren, inauterietako xehetasunak ere aurreratzen dizkizuegu. Horretarako, dokumentu hau prestatu dugu. Bertan topatuko duzue:
- Aurre lanketarako baliabide eta ideiak, inguruko eta Euskal Herriko inauteri desberdinen ingurukoak.
- Ikuskizuna prestatzeko xehetasunak: Haztenekoek dantzarako bideoak bertan dituzue estekatuta eta Heltzenekoei, bihar grabatuko denez, bidaliko dizuegu.
- Entsegu orokorren datak: otsailaren 24an 12:00etan eta otsailaren 26an 15:00etan.
- Egitaraua eta eguneko xehetasunak.
Dena den, geratzen den denbora kontuan hartuta, agian aldaketaren bat egon daiteke eguneko egitarauan. Hala balitz, jakinaraziko genizueke.
Herrigintza lantaldea.
Asteko kronika BELTZA!!!
- Ostirala: Dena ondo!!!
- Astelehena: Dena ondo!!!
- Asteartea: LH Areto Nagusiaren ondoan dagoen ate marroia irekita.
- Asteazkena: LH Areto Nagusiaren ondoan dagoen kaleko atea irekita. Musika gelan argia piztuta. Igogailuaren ondoan dagoen ate grixa irekita (beheko aldean).
- Osteguna: Dena ondo!!!
Aste honetako buletina:
- Eraikina behar bezala itxita uzteaz arduratzea: MAILA APALA
Asteko kanta
Datorren asteartean, otsailaren 4an, Agate Deunaren bezpera ospatuko dugu. Hori dela eta, datorren astean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Oles egitera gatoz!” eta “Santa Ageda” kantuak entzungo ditugu.
Asteazkenetik aurrera, Euskal Herriko inauterietako abestiak izango ditugu entzungai datozen asteetan zehar.
IKASTOLA MAILAKOAK
Artezkaritza Kontseilua: urtarrileko bileraren deskargua
Herenegun, urtarrilaren 29an, egin zen Artezkaritza Kontseiluaren 2024-25 ikasturteko urtarrileko bilera. Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako/lantaldeetako aktak” botoian.
Inauguratu dugu Lino Berria eta eskerrak, bihotz-bihotzez!
Dakizuenez, pasa den ostiralean, urtarrilaren 24an, inauguratu genuen Lino Berria. Gustu izanez gero, langile atarian (albisteen atalean) duzue hitzorduaren kronika laburra. Argazki galeria txiki bat eta obra zuzendu duen arkitektoaren hitzaldia ere topatuko dituzue bertan.
Horiek esanda, bereziki eman nahi zaizkio eskerrak HHko lantaldeari orain zortzi bat urtetik hona espazioak hezkuntza beharretara egokitzeko egindako hausnarketa, diseinu eta exekuzio lanengatik, Esmalteria eta Lino Berriek ateak ireki aurreko egun eta jaiegunetan burututako eginbehar eta atontze lanengatik, inaugurazio ekitaldien prestaketagatik eta aldaketa honek guztiak ekarri dituen beste hainbat lanen zerrenda luzeagatik. HHko lantaldearen bueltan laguntzen ibili zareten lankideei ere, mila-mila esker!
Blaitu – Euskaraz Bizi | Ikasturteko hirugarren Tanta
Astelehenetik (otsailak 3) aurrera ikusgai izango duzue Blaitu Klubeko 2. denboraldiko hirugarren Tanta. DBHko gazteek musika talde bat gomendatuko digute oraingoan. Jakin nahi al duzue zein den? Sartu Blaitu Klubeko atarian eta ikus ezazue! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!
HIZPRO | Otsaileko kalko okerra
Eskuragarri duzue otsaileko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Bideoa eta posterra topatuko dituzue bertan, geletan landu ahal izateko. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.
Ikastolaren helbide fisiko ofizialak
Zalantzak eta nahasteak izaten ditugu maiz Ikastolaren helbide fisikoekin; zenbakiarekin, batez ere. Udal teknikariekin aritu gara gaia kudeatzen eta baditugu helbide ofizialak. Denok eskura izan eta zalantzak sortzean kontsulta ditzagun, langile atariaren gainaldean dagoen ezkerraldeko ikono-zerrendako “telefono zerrenda” botoira gehitu ditugu.
BESTELAKOAK
Elkartasun deia Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolatik
Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak 140.000€ko isuna jaso du Hezkuntza Sailetik, matrikulazio-prozeduran izandako irregulartasun batzuengatik. Azken urteetan, ustez ikasle zaurgarrien banaketa orekatua egiteko eta eskaintza eskaerara egokitzeko helburuz, aldaketak izan dira ikasleak matrikulatu eta onartzeko urteroko aginduan; testuinguru berean kokatu behar dugu Hezkuntza Lege berria ere. Zarauzko Ikastolaren kasuan, ageriko arrazoirik gabe, 2023ko otsailean (matrikulazio-garaia iristear zela), Hezkuntza Sailak bi lerrotara mugatu zuen bere matrikulazioa, ordura arteko plangintzetan hiru lerro esleituta zituenean. Hiru lerro izateko adina matrikula-eskaera jasotzen ditu Zarauzko Ikastolak eta horregatik erabaki zuen, besteak beste, bidegabeki kalean geratu behar zuten familiak Ikastolan mantentzea. Eta hortik etorri da Hezkuntza Sailaren isuna (irakurri prentsa oharrra osorik).
Zarauzko Ikastolak elkartasun deia egin du isuna ordaintzeko dirua biltzeko. Jokabide honekin Hezkuntza Sailak ez duenez Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola soilik zigortu, Ikastola mugimendu osoa baizik (Euskal Herriko zazpi lurraldeetan hedatzen den sare nazional bakarra), Orereta Ikastolako langile eta familia guztiak ere beren ekarpena egitera gonbidatu nahi dira. ES73 2095 5212 1091 2486 7983 kontu korrontea zabaldu da dohaintzak egiteko eta, esan bezala, Orereta Ikastolako familia eta langile guztiak ekarpena egitera gonbidatu nahi dira.
“Kuotak, ikastoletan”, Nekane Artola eta Agurne Barrusoren iritzi artikulua
Ikastoletan egiten diren ekarpenak zergatik eta zertarako diren azaltzeko helburuz, Nekane Artolak eta Agurne Barrusok (Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren) “Kuotak, ikastoletan” iritzi artikulua idatzi dute. Ikastolakideontzat geronentzat argigarria izan daitekeelakoan zein gure inguruan azalpenak emateko lagungarria, hemen duzue irakurgai.