HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.05.24)


ETAPA MAILAKOAK


Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH3: Zaria koru eskolaren bisita
  • LH: Analisiak
  • LH2: Arritxulo
  • LH6: Txertaketak
  • LH5-6: Emantik bilera
  • LH4: Bertso saioa
  • LH1: HH5ekoei proiektua
  • LH: Entsegu orokorra
  • Bidaide eta euskara errefortzuko saioak amaituko dira
  • Ikastolaren Eguna

Dokumentazio akademikoa

Mini klaustroan azaldu genizuen bezala, ekainaren 14rako, dokumentazio akademikoak itxita egon behar du. Klaustroan erabilitako aurkezpena hemen duzue eskuragarri. Gogoratu, nota guztiak ebaluazio bileretarako Inikan sartu behar ditugula.

Ebaluazio bileretarako sartuta egon behar duten notak

  • 2/3. ebaluazioko nota partzialak: Buletinean joango direnak (ekainak 19).
  • Finalak: Partzialetatik (1-4 eskalatik) 1-10 eskalara.
  • Konpetentziak: 1-4 eskalan.
  • Pendienteak: Ebaluazio bileran sartuko ditugu nota hauek.
    • Ebaluazio aktan jasoko dugu gaindituko duen edo ez.

Bestelako dokumentazioa

  • Bakarkako txostenak: Iaz egin genuen bezala, aurten ere, ikaslez ikasle, bakarkako txostenak bete behar dituzte tutoreek. Hori dela eta, azken eguna ekainaren 14a izango da. Jarraian, laguntza bideoa duzue hauek nola bete gogoratzeko. Gogoratu, GORDE botoiari ematea.
  • JPP: Ikasturtea amaitzen ari den honetan, JPPak ixteko edo amaitzeko eta irekitzeko (24-25 ikasturteko kopia) garaia iristen ari da; hau egiteko epea ekainaren 21a izango da. Horrez gain, ikasturte hasieran betetzen hasi ginen taula honetan informazioa erregistratzeko eskatu nahi dizuegu, zuzendaritza-taldeak eta orientazioek ere jarraipena egin ahal izateko.
  • Ebaluazio bilerako akta: Dokumentu honetan eskuragarri duzue ebaluazio bilerak jasotzeko akta. Gogoratu, bileraren aurretik, mailako tutoreekin eta gelan sartzen diren irakasleekin partekatzea.
    • Ebaluazio bilera amaitzerakoan, hemendik aurrera, akta INIKARA igoko dugu, denon eskuragarri egoteko: Jarraipena-ebaluazio bilerak-Gehitu
    • Jarraian, funtzioen dokumentua ere eskuratu dezakezue.

MHLZ lehiaketa

Datorren astelehenean, ikasleei MHLZ lehiaketaren gaineko informazioa emango diegu eskura. Zuen irakasle mahaietan izango dituzue eskuragarri. Bide batez, ikasleekin Blaitu Klubeko atarian sartu eta gonbida itzazue parte hartzera!

Asteko kanta

Datorren larunbatean, ekainaren 1ean, Ikastolaren Eguna ospatuko dugunez, kanta hau entzungo dugu:


IKASTOLA MAILAKOAK


Datu pertsonalen babeseko legedia: ohiko galderen sorta, langile atarian

Langile atariko informazio praktikoa ataleko (gainaldean ezkerraldean dauden ikonoetako bat da) datuen babesa azpi-atalera ohiko galderen sorta gehitu dugu. Gaiarekin buru-belarri gabiltzan azken bizpahiru ikasturteetan hainbat galdera behin eta berriro errepikatu direla ohartu gara eta aproposa iruditu zaigu horien bilduma egitea hala behar denean kontsultarako eskuragarri egoteko.

Ikastola Eguna 2024: egitaraua

Ekainaren 1ean ospatuko dugun Ikastola Egunaren egitaraua ondu du festa antolatzen ari den lantaldeak. Langile atarian duzue ikusgai egitaraua, baita egunean bertan boluntario lanetan aritzeko izena emateko inprimakia eta goizeko ikuskizunean parte hartzekoa ere. Izan ere, iaz bezala, hala nahi duten familiartekoek eta langileek aurten ere izango dute aukera Ikastolaren Eguneko goizeko ikuskizunean parte hartzeko. Apuntatzen direnei emailez emango zaie xehetasunen berri. Ahal izatera, kamiseta urdina, gorria edo berdea jantzita etorri behar da ikuskizunean parte hartzera.

Ikastola Eguna antolatzen ari den lantaldeak ondorengo oharren berri eman digu:

  • Norberak bere edalontzia. Pasa den astean aurreratu bezala, iaz eta orain bi urte egin gisan, norberak bere edalontzia ekartzea gomendatzen da. Salgai ere egongo dira 1€ren truke. Baserrian edaria erosteko aukera egongo da.
  • Añabitarte, zaindu behar dugun inguru paregabea. Gure inguru paregabea ahalik eta garbien eta ondoen zaintzea guztion ardura izango da.
  • Garraio-zerbitzua eta Tknika-ko aparkalekua. Ohi bezala, Ikastolak garraio-zerbitzua jarriko du Añabitartera igo eta bueltan herrira jaisteko, eta hori erabiltzeko gomendioa egiten du. Hainbatek kotxez igotzeko asmoa izango duzue. Hala bada, jakizue Ikastolaren inguruan eta Tknika-ko aparkalekuan (18:00ak arte) autoa uzteko aukera egongo dela.
  • Euria egingo balu, aldaketak egon daitezke egitarauan.

Blaitu Kluba: 3. Blaitu-MHLZ lehiaketa martxan maiatzaren 27tik aurrera | Ttotta berriak

3. BLAITU MHLZ LEHIAKETA

Pasa den abenduan Euskararen Egunaren bueltan eta martxoan KORRIKAren harira egin bezala, Blaitu Klubak Blaitu MHLZ 3. lehiaketa (ikasturte honetako azkena) antolatu du maiatzaren 27tik ekainaren 1era, Ikastolaren Eguna aitzakia hartuta.

Maiatzaren 27tik 31ra bitartean, Blaitu MHLZ jolas bat eskainiko da egunero Ikastolako webguneko Blaitu Klubeko atarian (langile ataritik ere sar zaitezkete bertara). Jolas horiek entrenamendu saioak izango dira ekainaren 1ean, Ikastolaren Eguna ospatuko dugun egunean, jokatuko den final handirako. Berezia izango da ekainaren 1eko final handia: zuzenean jokatuko da Ikastolaren Egunean, 15:00etatik 15:30era LHko areto berrian. Irabazleak Sendaviva parkerako sarrerak eskuratuko ditu etxeko kide guztientzat. Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

BLAITU –ERRONKAK 3. SAIOA

Gogoratu martxan dela Blaitu Klubeko Erronkak programaren 3. saioa ere; aurtengo azkena. Blaitu Klubeko atarian ikusgai da saria duten lehiaketa eta txalentxarekin. Lau arrastoren laguntzaz hitz ezkutua asmatzea da lehiaketa; eta txalentxa, berriz, euskarari lotutako kopla edo bertso txikiak sortu eta Blaitu Klubera bidaltzea. Ekainaren 3ra arteko epea dago lehiaketan zein txalentxean parte hartzeko.

TTOTTA BERRIAK ETXEKO TXIKIENENTZAKO

Blaitu Klubeko atarian Ttotta berriak dituzue ikusgai etxeko txikienentzako. Besteak beste, Kuku esku-jolasa eta “Tximeleta etorri da” abestia dira berritasunak.

Maiatzak 25: topaketa Añabitarten familia etorri berriekin

Ikasturte honen hasieran edo irailetik gaur arte Ikastolara iritsi diren jatorri atzerritarreko familiekin elkar ezagutzeko bilera egin genuen pasa den urtarrilaren 24an. Familia etorri berriek beraiek zein Ikastolaren ordezkari gisa joandako lankide eta familiek oso balorazio ona egin zuten, eta beraz, dinamikari jarraipena ematea da asmoa.

Bihar, maiatzak 25, izango da hurrengo hitzordua: Goiz-eguerdi partean, Añabitarten elkartuko dira familia etorri berriak (oraingoan, haur eta familiarteko eta guzti) Ikastolaren ordezkari gisa bertan izango diren lankide eta familiekin. Goza bezate goizaz!


ETAPA ARTEKOAK


DBH1 | Planetan Dantzan ekimena

DBH1eko ikasleak “Planeta dantzan” programan parte hartzen aritu dira urtarriletik aste honetara arte. Programa hau ingurumen-hezkuntzako (Cristina-enea fundazioa) eta arte-sorkuntzako eragileen (Malandain Ballet Biarritz) arteko lankidetza bereziagatik nabarmentzen da.

Programa honen helburua ikasleak ingurumenaren ezagutzan eta babesean sentsibilizatzea da. Horretarako, ezagutza zientifikoak eta artistikoak partekatuz eta arrazionaltasuna eta alderdi emozionala lotuz. Ikastolan bertan zein Victoria Eugenia antzokian egindako saioetan aritu dira horiek guztiak lantzen.

Planeta Dantzan programan Iruña, Donostia eta Akitania Berriko eskolekin batera hartu dute parte DBH 1. mailako gure ikasleek.