HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.04.26)


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

2: Irati Etxebeste

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH2: “Kontari”rekin saioak.
  • LH2-3: Kirol hastapena saioen amaiera.
  • LH6: “NI,ZU=” saioak.

Sortaldeen balorazioa

Ikasturtea amaitzen ari den honetan, sortalde bakoitzak izan/lortu dituen helburuak, egindako ekintzak, lorpen adierazleak… baloratzeko ordua iritsi da. Sortalde bakoitzak dokumentu hau beteko du eta dagokion sortaldeko karpetan sartu, kopia bat eginez. Betetzeko azken eguna maiatzaren 17a izango da. Balorazio horiek datorren ikasturterako helburuak eta ibilbidea zehazten lagunduko digute.

Herri Arte Eskola: Eskolaz kanpokoak

Hurrengo ikasturterako, familiek izen emate orria inprimatu eta ikasleek papera tutoreei emango diete (gurasoei halaxe komunikatu zaie). Maialen Pescador pasako da horien bila.

Hutsuneak aurreikustea

Modu egokian kudeatu ahal izateko, klase orduetan hutsunea sortuko dugula aurreikustean, Inikan garaiz erregistratzea eskertuko genizueke.

Barne oharrak

Bakarkako guraso bilerak gerturatzen ari diren honetan, gela bakoitzean sartzen zareten irakasleek barne oharrak sartu behar dituzuela gogorarazi nahi dizuegu; hartara, tutoreek gurasoei komunikatu beharrekoa eskuragarri izango dute.

Nola egiten zen gogorarazteko, hona laguntza bideoa.

Guraso bilera orokorrak

Guraso bilera orokorrak ere gertu ditugu. Jarraian, maila bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa duzue eskuragarri. Datozen asteetan mailan adostu eta prestatzeko aukera izango duzue:

Bestetik, aurkezpenetan bertan, HIZPROk prestatu duen atal berri bat duzue. Dokumentu honetan duzue azaldu beharrekoa.

Horrez gain, gogoratu, guraso bilera orokorra baino lehen, tutoreak gelako guraso ordezkariarekin harremanetan jarri behar dutela, ondorengo gaiak bilera orokorrean guraso ordezkariak berak aipatu ditzan:

  • Hizkuntza politika: Gelan euskaraz ulertzen ez duten gurasoak identifikatu eta ulermen hori bermatzeko neurriak hartu:
    • 4-5 lagun badira: xuxurlatze teknika erabiliko dugu eta guraso ordezkariak aldez aurretik gurasoak lotuko ditu hau bideratzeko.
    • 6 baino gehiago badira, guraso ordezkariak laburpen txiki bat egingo du gaztelaniaz.
  • Familia laguna: familia bidelagunik ez dagoen geletan, guraso ordezkariak berriro gaia aterako du.
  • Zer ikusi, hura ikasi. Denok dugu giltza!: Atal honetan aipatu beharrekoa gelako ordezkariari kontatuko diogu aldez aurretik, bileran bertan, gurasoa bera konplize izateko eta gai honen inguruan elkarrizketa probokatzeko.

Osasun azterketa orokorrak

Aurtengo osasun azterketen hitzorduak irakasle gelan inprimatuta jarri ditugu. Egokitu zaizun hitzordua aldatu nahi baduzu, adostu lankideren batekin eta koordinatzaileari jakinarazi.

Makusi

MAKUSI jaio da, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala. Zabal dezagun gure ikasleen artean!

Asteko kanta

Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, datorren astean, kanta hauek entzungo ditugu:


IKASTOLA MAILAKOAK


Oiartzoko Patronatua eta Oreretako Artezkaritza Kontseilua: apirileko bileraren deskarguak

Apirilaren 17an eta 24an egin ziren Oiartzoko Patronatuaren eta Oreretako Artezkaritza Kontseiluaren hil honetako bilerak, hurrenez hurren. Langile atarian dituzue laburpenak, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako aktak” botoian.

Oiartzo – aurrematrikulazioa 24-25: emaitzak eta lehen balorazioa

2024-25 ikasturtean batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikulazio-epea apirilaren 19an amaitu zen. Oiartzok 106 eskaera jaso ditu.

  • 103 eskaera (%97) Haurtzaro eta Orereta Ikastoletan DBH 4. maila egiten ari diren ikasleenak dira.
  • Haurtzaro eta Orereta Ikastoletan DBH 4. maila egiten ari diren 112 ikaslek (178 ikasle dira, guztira) adierazi zuten bere garaian batxilergoa egiteko asmoa. 112tik 103k (%92) egin dute Oiartzoren aldeko hautua.
  • “Kanpotik” etortzen direnak bazter utzi gabe, jatorrizko Ikastoletako (Haurtzaro eta Oreretako) ikasleen ihesa gutxitzeko egin behar da lan. Jatorrizko Ikastoletako batxilergoa egiteko asmoa duten ikasle denek Oiartzoren aldeko hautua egingo balute modu “naturalean”, Oiartzo, momentuz, lau lerroko Ikastola izango litzateke.
  • 106 ikaslerekin lau lerro izango lituzke Oiartzok, hortxe dago muga (105 ikaslerekin, hiru). Matrikulazio-epea ekainaren amaieran irekiko da eta aurrematrikula-garaian baino eskaera gutxiago jasotzea aurreikusten da, aurrematrikula egin duten ikasle batzuek Lanbide Heziketan ere izena emateko asmoa bai baitute, horretarako epea irekitzean. Beraz, 2024-25 ikasturtean Oiartzon hiru lerro izatea aurreikusten da (lehengo zein bigarren mailan; egun lehenengo mailan ere hiru lerro baititu).

UKP 2023-24: balorazioa | UKP 2024-25: abiatzea

2023-24 ikasturtearen azken bi hilabeteetan sartzear gara eta Urteko Kudeaketa Planei heltzeko momentua heldu da: aurtengoa baloratzekoa eta hurrengo kurtsokoa abiatzekoa. Zuzendaritza-taldeetako kideak hala dagokien talde, batzorde eta sortaldeekin harremanetan jarriko dira lan horiei ekiteko.