HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.10.27)

 


ETAPA MAILAKOAK


Bakarkako guraso bilerak

Azaroaren 13an, bakarkako guraso bilerak hasiko ditugunez (2., 3., 5. eta 6.mailako tutoreek), azaroaren 8rako Inikan hitzorduak eskaini behar dituzue.

Bakarkako guraso bilerak direla eta, pedagogiako 2 saio bertan behera geldituko dira:

  • HAZTEN: azaroaren 15 eta 29
  • HELTZEN: azaroaren 15 eta 22

*Calendarren xehetasun gehiago

Zubiak Eraikiz

Ipar Euskal Herriko lagunentzako lehen aurkezpenak azaroaren 6an jasoko dituzte Zubiak Eraikiz sortaldeko kideek. Beraz aurrez prestatu eta azaroaren 6rako kide hauei eman.

*Calendarren xehetasun gehiago

Harreman funtzionalak

Urriko klaustroan aipatu bezala, jarraian dituzue arduradun bakoitzak dituen funtzioak.

*Xehetasun gehiago Calendarren (Urriak 19_Klaustroa)

Txokolatezko egutegia

Txokolatezko egutegiak eskatzeko azken eguna azaroaren 1a izango da.

Odontologia errebisioak

Datorren ostegunean, azaroaren 2an, egingo dituzte odontologiako errebisioak LH1B eta LH6C geletan.

*Calendarren xehetasun gehiago

Asteko kanta

Urriaren 31n Gau beltza ospatu dugunez, datozen asteetan Pirritx eta Porrotxen “Arimen gaua” entzungo dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=6BhvHSRDhjw

Azaroaren 4an, “Oldarraldiaren aurrean” lemapean egingo den manifestazioa dela eta, ostegun eta ostiralean “Euskaraz bizi nahi dut” abestia entzungo dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=i1yBZh4Gbw0&themeRefresh=1


IKASTOLA MAILAKOAK


Mari Domingiren Errepublika Magikoa

Aurten, Mari Domingiren Errepublika Magikoa abenduaren 1etik 17ra egongo da zabalik asteburu eta jaiegunetan. Gutun galduaren ibilbideari musika nota galduenak hartuko dio erreleboa aurten. Bisitan etorri nahi izanez gero, aurrez sarrera erosi behar da www.maridomingi.eus webgunean (langile atarian ere baduzue aukera). Jada zabalik da horretarako aukera. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere! Eskutitzak jasotzeko zain izango duzue Mari Domingi, salda bero eta guzti!

“Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” manifestazioa azaroaren 4an, Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” manifestazioa deitu du azaroaren 4an, Bilbon. Euskalduna Jauregitik abiatuko da, 17:00etan. Azken aste eta hilabeteetan auzitegietatik etorri den euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldia du iturburu manifestazioak. Euskalgintzakoez gain, beste eragile askok egin dute bat deialdiarekin (sindikatuek, alderdi politikoek…). Ikastolok ere bai, Euskalgintzaren Kontseiluko bazkide garen aldetik zein Euskal Herriko hezkuntza nahiz gizarte eragile gisa.

Xenpelar AEK euskaltegiarekin, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearekin eta Xenpelar bertso-eskolarekin batera:

  • Manifestazioari babesa eskaintzeko herri-argazkia egin genuen atzo herriko enparantzan (urriak 26)
  • Azaroaren 4an Bilbora joateko autobusa antolatu dugu. 15:00etan aterako da Panier-tik eta txartelak salgai daude, besteak beste, Ikastolako Añabitarteko eta Esmalteriako bulegoetan; baita Xenpelar euskaltegian eta Arkaitza tabernan ere. (Helduak: 13€ | adin txikikoak, langabeak eta pentsiodunak: 8€).

BESTELAKOAK


Nafarroa Oinez 2024: Zangozan, “Piztu” lemapean

Aste honetan aurkeztu dute 2024ko Nafarroa Oinez. Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolari testigua hartuta, Zangozako Ikastolak antolatuko du datorren urteko hitzordua “Piztu!” lemapean. Gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri albistea.

gaitu.eus: adimen artifizialari euskaraz irakasteko auzolan digitala

Egungo euskal jendarteak erronka ugari ditu. Horien artean bat, adimen artifizialari euskaraz irakastea. Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.
Horretarako, milaka ahots behar dira, milaka grabazio ordu euskaraz. Horri bide eman nahi dio Gaitu egitasmoak (www.gaitu.eus) Mozilla Common Voice proiektu librearen bitartez.

Ahots asko eta askotarikoak behar dira: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Gu denona ere ongi etorria izango da. Sortzen ari den ahotsen datu-basea, gero erakunde eta enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako. Sartu www.gaitu.eus webgunean eta anima zaitezte proba egitera!

EAEko Hezkuntza Lege berria: Hainbat lotura interesgarri

Oharra: EAEko Hezkuntza Lege berriaren azken fasea, sektore publikoan egin berri diren bi greba, urriaren 29ko “Euskal Eskola Publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez” manifestazioa… Testuinguru horretan egin da beheko bilduma.